Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzungo kirolariak, hoberenetakoak kenpon

Pasa den asteburuan, Espainiako Kenpo Txapelketan parte hartu zuten Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko bederatzi kirolarik, Madrilen. Beste behin erakutsi dute herriko kirolariak onenenetakoak direla kenpon. Izan ere, bederatzitik zazpik saria ekarri dute etxera. Madrilgo Kirol Batzorde Gorenaren instalazioetan 300 kirolari inguru bildu ziren asteburuan, aurretik zegozkien lehiak (autonomietakoak) gainditu ondoren. Formetan lehiatu ziren —armekin eta arma gabe—, defentsa pertsonalean, eta borrokan —puntuan eta jarraian—. Horien artean zeuden Zuhaitz Astarloza, Alain Isasa, Jon Ander Rodriguez, Alain Basasoro, Pedro Rekalde, Ana Perez, Zuriñe Ostolaiz, Sergio Granado eta Marina Amorim, Honbuko ordezkariak, Euskal Herriko Selekzioaren barnean. Bederatzi kirolari horietatik zazpi lehenengo hiru postuetan sailkatu ziren Espainiako Estatuko lehian. Emaitza horiekin kirolariek berriro erakutsi dute, Honbutik nabarmendu dutenez, Oiartzungo eskola dela Iberiar Penintsulako onenenetako bat, eta irakasleek oso lan ona egiten dutela, Shihan Vidalen gidaritzapean, eta Pilar Martinez Karate Federazioko Kenpo Departamentuko zuzendariaren laguntzarekin. Era berean, garaipenak Udalari eta oiartzuar guztiei eskaini dizkiete, duela ia 30 urtetik kenpoa babesten dutelako. 2012an 30 urte beteko dira Oiartzunen kenpo praktikatzen hasi zirenetik, Shihan Vidalen eskutik. Euskal Selekzioko kirolariak, tartean Honbukoak, kopekin Emaitzak: Jon Ander Rodriguez. Espainiako txapelduna: puntu borrokan, borroka jarraian eta formetan armekin. Espainiako txapeldunordea defentsa pertsonalean, Kadete Mailan, promesa kategorian. Marina Amorim. Espainiako [...]

nagore vega
Oiartzun
2011/06/01

Pasa den asteburuan, Espainiako Kenpo Txapelketan parte hartu zuten Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko bederatzi kirolarik, Madrilen. Beste behin erakutsi dute herriko kirolariak onenenetakoak direla kenpon. Izan ere, bederatzitik zazpik saria ekarri dute etxera.

Madrilgo Kirol Batzorde Gorenaren instalazioetan 300 kirolari inguru bildu ziren asteburuan, aurretik zegozkien lehiak (autonomietakoak) gainditu ondoren. Formetan lehiatu ziren —armekin eta arma gabe—, defentsa pertsonalean, eta borrokan —puntuan eta jarraian—.

Horien artean zeuden Zuhaitz Astarloza, Alain Isasa, Jon Ander Rodriguez, Alain Basasoro, Pedro Rekalde, Ana Perez, Zuriñe Ostolaiz, Sergio Granado eta Marina Amorim, Honbuko ordezkariak, Euskal Herriko Selekzioaren barnean.

Bederatzi kirolari horietatik zazpi lehenengo hiru postuetan sailkatu ziren Espainiako Estatuko lehian.

Emaitza horiekin kirolariek berriro erakutsi dute, Honbutik nabarmendu dutenez, Oiartzungo eskola dela Iberiar Penintsulako onenenetako bat, eta irakasleek oso lan ona egiten dutela, Shihan Vidalen gidaritzapean, eta Pilar Martinez Karate Federazioko Kenpo Departamentuko zuzendariaren laguntzarekin.

Era berean, garaipenak Udalari eta oiartzuar guztiei eskaini dizkiete, duela ia 30 urtetik kenpoa babesten dutelako. 2012an 30 urte beteko dira Oiartzunen kenpo praktikatzen hasi zirenetik, Shihan Vidalen eskutik.

Euskal Selekzioko kirolariak, tartean Honbukoak, kopekin

Euskal Selekzioko kirolariak, tartean Honbukoak, kopekin

Emaitzak:

  • Jon Ander Rodriguez. Espainiako txapelduna: puntu borrokan, borroka jarraian eta formetan armekin. Espainiako txapeldunordea defentsa pertsonalean, Kadete Mailan, promesa kategorian.
  • Marina Amorim. Espainiako txapeldunordea borroka jarraian, Kyus Emakumeen Helduen Mailan 60 kilotan —promesa kategorian—.
  • Ana Perez. Hirugarren postua borroka jarraian, Kyus Emakumeen Helduen Mailan —promesa kategorian—.
  • Alain Isasa. Hirugarren postua borroka jarraian, Gerriko Beltzen Helduen Mailan —kategoria absolutua—.
  • Alain Basasoro. Hirugarren postua forma tradizionaletan, Kyus Helduen Mailan —promesa kategorian—.
  • Sergio Granado. Hirugarrena borroka jarraian, Kyus Helduen Mailan, 60 kilotan —promesa kategorian—.
  • Pedro Rekalde. Hirugarren puntu borrokan, Kyus Helduen Mailan, 60 kilotik gorakoetan —promesa kategorian—.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Aritzetan suhiltzaile etxea eraikitzeko proiektua aurrera doa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASeko kideak alfonbra gorrian ibili dira erosketa orgekin

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.