Musika eskolako ikasleek doinu artean esango diote agur ikasturteari
Bukatzen ari da ikasturtea Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleentzat. Orain, urtean zehar ikasitakoa praktikan jarri behar dute, eta datozen egunetan euren musikaren doinuz beteko dute Lezo. Datorren astelehenean hasiko dira emanaldiekin, eta hilaren ...
Bukatzen ari da ikasturtea Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleentzat. Orain, urtean zehar ikasitakoa praktikan jarri behar dute, eta datozen egunetan euren musikaren doinuz beteko dute Lezo. Datorren astelehenean hasiko dira emanaldiekin, eta hilaren 21ean bukatuko dituzte. Ez dira, baina, datozen egunetan musika eskolako kideek egingo dituzten saio bakarrak izango. Izan ere, etzi musika bandak kontzertua eskainiko du Gurutze Santuaren plazan.
Musika saioez gain, gaur zortzi Leire Agirrek ipuin musikatua kontatuko die musika eskolako txikienei.
Hilak 13, astelehena
- 18:00etan. Tronpetako ikasleen audizioa, Gezalan.
- 18:00etan. Trikiti ikasleen audizioa, musika eskolan.
Hilak 14, asteartea
- 19:00etan. Trikiti ikasleen audizioa, Gezalan.
Hilak 15, asteazkena
- 17:00etan. Biolin eta orkestra ikasleen audizioa, musika eskolan.
- 18:00etan. Saxo ikasleen audizioa, Gezalan.
- 19:30ean. Perkusioko ikasleen kontzertua, Gezalan.
Hilak 16, osteguna
- 18:15ean. Ipuin musikala: Ixabel, Leire Agirreren eskutik. Musika Mugimenduko ikasleentzat.
Hilak 17, ostirala
- 18:00etan. Abesbatzako eta klarinete ikasleen kontzertu audizioa, Gezalan.
- 18:00etan. Akordeoi ikasleen kontzertu audizioa, musika eskolan.
- 19:30ean. Piano ikasleen kontzertu audizioa, Gezala Auditoriumean.
Hilak 20, astelehena
- 17:30ean. Oboe eta flauta ikasleen kontzertua, Gezalan.
- 18:30ean. Hondarribiko klarinete bandaren kontzertua, Gezalan.
- 19:30ean. Biolontxelo ikasleen kontzertu audizioa, musika eskolan.
Hilak 21, asteartea
- 18:00etan. Gitarra ikasleen kontzertua, Gezala Auditoriumean.