Pintxo dastaketa izango da Laurak Bat Egunaren ardatz
Laurak Bat Egunaren 11. aldian, dastaketak ordezkatuko du urteroko pintxo lehiaketa Asteburuan ospatuko da Antxon eta Trintxerpen Laurak Bat Eguna. XI. aldia du merkatarien eta ostalarien urteroko festak, eta aurten bi berrikuntza nagusi ditu: batetik, ohiko pintxo lehiaketa dastaketa izango dela, eta bestetik, bi zozketa egingo dituztela, bezero irabazleek Nojako (Kantabria, Espainia) spa batean asteburu pasa egin dezaten, gastu guztiak barne. Zozketa, asteazkenean Lehiaketa ez izanagatik, baina, tabernariek eskainiko dituztenak «oso pintxo landuak» izango direla iragarri dute elkarteko Ramon Ilarregik eta Aitor Olanok Laurak Bat Egunaren berri emateko deitutako prentsaurrekoan. 1,50 euro kobratuko dute aurten pintxoa, eta edaria ez da barne izango. Festak irauten duen bi egunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara bitartean eskainiko dituzte pintxoak. Horrez gain, dastaketa bitartean kale animazioa izango dela iragarri dute. Urtero legez, trikitilariak ariko dira kaleak alaitzen. Laurak Bat Eguna ostalaritzara mugatu ez dadin, beste establezimenduetara zabaldu nahi izan dituzte aurten ospakizunei lotutako jarduerak. Honela, larunbatean eta igandean, hau da, ostalariek pintxoak eskainiko dituzten bi egunetan zehar elkarteko kide diren denda, bulego eta bestelako establezimenduetan zozketarako txartelak oparituko dizkiete bezeroei. Datorren asteazkenean egingo dute zozketa, 14:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Tabernak Antxo: Mimos. Ekarri. Iparra. Kamio. Trintxerpe La bodeguilla. Coruña. Maritxu. Izkina. El Caserio. Mil hiru. [...]
Laurak Bat Egunaren
11. aldian, dastaketak ordezkatuko du urteroko pintxo lehiaketa
Asteburuan ospatuko da Antxon eta Trintxerpen Laurak Bat Eguna. XI. aldia du merkatarien eta ostalarien urteroko festak, eta aurten bi berrikuntza nagusi ditu: batetik, ohiko pintxo lehiaketa dastaketa izango dela, eta bestetik, bi zozketa egingo dituztela, bezero irabazleek Nojako (Kantabria, Espainia) spa batean asteburu pasa egin dezaten, gastu guztiak barne.
Zozketa, asteazkenean
Lehiaketa ez izanagatik, baina, tabernariek eskainiko dituztenak «oso pintxo landuak» izango direla iragarri dute elkarteko Ramon Ilarregik eta Aitor Olanok Laurak Bat Egunaren berri emateko deitutako prentsaurrekoan.
1,50 euro kobratuko dute aurten pintxoa, eta edaria ez da barne izango. Festak irauten duen bi egunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara bitartean eskainiko dituzte pintxoak.
Horrez gain, dastaketa bitartean kale animazioa izango dela iragarri dute. Urtero legez, trikitilariak ariko dira kaleak alaitzen.
Laurak Bat Eguna ostalaritzara mugatu ez dadin, beste establezimenduetara zabaldu nahi izan dituzte aurten ospakizunei lotutako jarduerak. Honela, larunbatean eta igandean, hau da, ostalariek pintxoak eskainiko dituzten bi egunetan zehar elkarteko kide diren denda, bulego eta bestelako establezimenduetan zozketarako txartelak oparituko dizkiete bezeroei. Datorren asteazkenean egingo dute zozketa, 14:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan.
Tabernak
Antxo:
Mimos.
Ekarri.
Iparra.
Kamio.
Trintxerpe
La bodeguilla.
Coruña.
Maritxu.
Izkina.
El Caserio.
Mil hiru.
O Fardel.
Erdibana
Paulaner.
Miranda.
Terrazetarako arautegi berriarekin pozik
Terraza jartzeagatik ordaindu behar zuten udal tasa merkatu dutelako pozik dira ostalariak. Hala jakinarazi zuten elkarteko kideek, Laurak Bat Eguna aurkezteko deitutako prentsaurrekoan.
Zehaztu zutenez, hainbat bilera egin dituzte ostalariek eta Udalak, terrazen tasa merka
tu zezatela eskatzeko eta aurretik zegoen arautegia malguago egin zezatela eskatzeko, «batez ere tabako legeak ekarritako ondorioei hobeto erantzun ahal izateko». Bi eskaerak kontuan hartu ditu Udalak eta ostalariek eskertu diote haiekin izandako jarrera.