Legez kanpo hartutako hegaluzea atzeman dute
Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuak legez kanpo harrapatutako 2.000 kilo hegaluze konfiskatu ditu Gipuzkoako hainbat tokitan. Horietatik 293 Pasaiako portuan atzeman ditu, ohiko ikusketa batean. Pasaiako portuan atzemanda...
Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuak legez kanpo harrapatutako 2.000 kilo hegaluze konfiskatu ditu Gipuzkoako hainbat tokitan. Horietatik 293 Pasaiako portuan atzeman ditu, ohiko ikusketa batean. Pasaiako portuan atzemandakoaren ondoren hasi ziren, hain zuzen, ikerketa egiten.
Jaurlaritzak adierazi duenez, hegaluze horiek Valentziako handizkari batetik etorri dira, eta trebes-sarearekin harrapatu zituzten. Arrantza mota hori debekatu egin zuen Europako Batasunak eta horrela jasotzen da legedian.
Maiatzean 284 kilo
Pasa den hilean Eusko Jaurlaritzako Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuak Italiatik inportatuako 284 kilo hegaluze konfiskatu zituen, eta iaz, berriz, 4.100 kilo, horiek ere Italiatik etorriak.