Benetako Demokrazia Orain taldearen hitzaldia
Benetako Demokrazia Orain taldearen hitzaldia
Maiatzaren 15eko mugimendua zer den azaldu eta hurrengo urratsak zehazteko hitzaldia antolatu dute biharko. Hain zuzen, Benetako Demokrazia Orain taldeak egin du deialdia, eta 19:00etan izango da Xenpelar Etxean. Informazio gehiago democraciarealyagipuzkoa.blogspot.com webgunean aurki dezake interesa duen orok.