Danborradarako entseatzeari ekingo diote Trintxerpeko emakumeek
emakumeen danborradako entseguak eta XV. urteurrena ospatzeko afaria
Orain dela hogeita bost urte sortu zuten Trintxerpeko emakumeek beren danborrada propioa, eta aurten urteurrena ospatuko dute karmenetan. Afaria antolatu dute herritar guztiei irekia, eta txartelak salgai jarri dituzte honezkero, 30 eurotan ondoko tabernetan: Erdibana, Milhiru, O’Fardel, Paulaner, Avenida, Busturia, Amistad eta Juanito.
Entseguak datorren
astetik aurrera, Zirizan
Entseatzeari datorren astean ekingo diote. Asteartean izango da lehenbiziko entsegua, 19:30ean, eta ostegunean, hilaren 30ean, bigarrena, 20:00etan.
Horrez gain, uztailaren 5ean, 7an eta 12an izango dira entseguak, guztiak, 20:00etatik aurrera. Entseguak Ziriza etxean egingo dituztela iragarri dute antolatzaileek.