Bakarraiztegiko erreka garbitzen ari da Lezoko Udala
Gaintxurizketako Ipintza industrialdearen ondoko Bakarraiztegi erreka garbitzen ari da Lezoko Udala. Garbitzen ari diren eremua, zehazki, industrialdeko eremu berdea da, errekaren eskuinaldean dagoena. Hondakinak jasotzeaz gain, bertako landaretzan hobekuntzak egin ari dira. Gainera, garbikerarekin bukatzen dutenean, errekara isurketarik ez egiteko eskatuz informazio panelak jarriko dituzte. Lezoko Udalak jakinarazi du Bakarraiztegiko errekaren ingurua babes berezia behar duen basoa dela, eta hala nabarmendu zuten Lezoko Hirigintza Plan berrian. «Udalaren helburua da gune degradatu hori berreskuratzea. Hala, bioaniztasuna hobetzeko bidean Lezoko Udalak hainbat gune aukeratu ditu, eta horietakoa da Bakarraiztegi», esan du Udalak. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du. Uste baino gehiago Lezoko Udalaren arabera, Bakarraiztegitik hondakinekin bi edo hiru edukiontzi betetzeko asmoa zuten garbiketarekin hasi aurretik. Aurreikuspen horiek, baina, gainditu egin dira, eta bostera iristeko aukera dagoela jakinarazi dute udaletik. Denetik biltzen ari dira: gurpilak, plastikoak, kotxe eta kamioi piezak… Aldi berean, landare espezie inbaditzaileak kendu eta bertakoak jarriko dituzte.
Gaintxurizketako Ipintza industrialdearen ondoko Bakarraiztegi erreka garbitzen ari da Lezoko Udala. Garbitzen ari diren eremua, zehazki, industrialdeko eremu berdea da, errekaren eskuinaldean dagoena. Hondakinak jasotzeaz gain, bertako landaretzan hobekuntzak egin ari dira. Gainera, garbikerarekin bukatzen dutenean, errekara isurketarik ez egiteko eskatuz informazio panelak jarriko dituzte.
Lezoko Udalak jakinarazi du Bakarraiztegiko errekaren ingurua babes berezia behar duen basoa dela, eta hala nabarmendu zuten Lezoko Hirigintza Plan berrian. «Udalaren helburua da gune degradatu hori berreskuratzea. Hala, bioaniztasuna hobetzeko bidean Lezoko Udalak hainbat gune aukeratu ditu, eta horietakoa da Bakarraiztegi», esan du Udalak. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.
Uste baino gehiago
Lezoko Udalaren arabera, Bakarraiztegitik hondakinekin bi edo hiru edukiontzi betetzeko asmoa zuten garbiketarekin hasi aurretik. Aurreikuspen horiek, baina, gainditu egin dira, eta bostera iristeko aukera dagoela jakinarazi dute udaletik. Denetik biltzen ari dira: gurpilak, plastikoak, kotxe eta kamioi piezak…
Aldi berean, landare espezie inbaditzaileak kendu eta bertakoak jarriko dituzte.

