Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Eguraldiak bero etena eskainiko du gaur kantineren aurkezpenetarako

Betti Gottik herri bazkarirako mila eta berrehun sarrera jarri zituen salgai eta bat bera ere ez zen geratu saldu gabe. Gaur egingo dituzte bi alardeetako kantineren aurkezpenak Atseden hartzeko eguna izan zen atzokoa askorentzat, datozen egunei begira indarrak berreskuratzekoa. Ekitaldi gutxi zeuden atzorako iragarrita, eta ez zituzten jende askorik biltzerik lortu, beroagatik lehenago, eta ekaitzaren iragarpenagatik gero. Nolanahi ere, animatu zirenek ondo baino hobeto pasatu zuten, Larreandiko Dunboa ikastetxean antolaturiko jolasetan, barraketan, konpainietako entseguetan, edo Zabaltza plazako kale antzerkian, besteak beste. Herri bazkari arrakastatsua Larunbatean herri bazkari erraldoia egin zen Ficoba erakustazokako 3. pabilioian, Betti Gotti euskara elkarteak antolatuta,eta Udaleko Kultura arloak lagunduta. Urte gutxitan alardeaz kanpo jende gehien biltzen duen egitarauko ekitaldietako bat izatera iritsi da. Iaz jende asko sartzerik izan ez zuenez, aurten 1200 lagunentzako lekua aurreikusi zituzten Betti Gottikoek —aurreko urtean baino 400 eserleku gehiago—, eta sarrera guzrtiak saldu zituzten. Horra hor bada datorren urterako erronka, 1500entzako bazkaria prestatzea. Bazkaria giroa itzela izan zen, txarangak lagundurik, eta koadrilentzako kamiseta txapelketa tarteko. Irungo jaietan lagunarteko giroa sortzeko lanean dihardu Betti Gottik, eta helburu horri jarraituz antolatzen zituen ostiralean herri gosaria eta koadrilen olinpiadak, eta larunbateko bazkaria eta koadrilen kamiseta lehiaketa. Kantineren aurkezpenak Gaur hilaren 30eko bi desfileetan parte hartuko [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2011/06/28

Betti Gottik herri bazkarirako mila eta berrehun sarrera jarri zituen salgai eta bat bera ere ez zen geratu saldu gabe. Gaur egingo dituzte bi alardeetako kantineren aurkezpenak

Puzgarriak Larreandin

Atzoko beroari muzin egin ziotenek ondo pasatu zuten Larreandiko puzgarrietan |asier perez-karkamo|

Atseden hartzeko eguna izan zen atzokoa askorentzat, datozen egunei begira indarrak berreskuratzekoa. Ekitaldi gutxi zeuden atzorako iragarrita, eta ez zituzten jende askorik biltzerik lortu, beroagatik lehenago, eta ekaitzaren iragarpenagatik gero. Nolanahi ere, animatu zirenek ondo baino hobeto pasatu zuten, Larreandiko Dunboa ikastetxean antolaturiko jolasetan, barraketan, konpainietako entseguetan, edo Zabaltza plazako kale antzerkian, besteak beste.

Herri bazkari arrakastatsua
Larunbatean herri bazkari erraldoia egin zen Ficoba erakustazokako 3. pabilioian, Betti Gotti euskara elkarteak antolatuta,eta Udaleko Kultura arloak lagunduta. Urte gutxitan alardeaz kanpo jende gehien biltzen duen egitarauko ekitaldietako bat izatera iritsi da.

Iaz jende asko sartzerik izan ez zuenez, aurten 1200 lagunentzako lekua aurreikusi zituzten Betti Gottikoek —aurreko urtean baino 400 eserleku gehiago—, eta sarrera guzrtiak saldu zituzten. Horra hor bada datorren urterako erronka, 1500entzako bazkaria prestatzea.

Bazkaria giroa itzela izan zen, txarangak lagundurik, eta koadrilentzako kamiseta txapelketa tarteko. Irungo jaietan lagunarteko giroa sortzeko lanean dihardu Betti Gottik, eta helburu horri jarraituz antolatzen zituen ostiralean herri gosaria eta koadrilen olinpiadak, eta larunbateko bazkaria eta koadrilen kamiseta lehiaketa.

Kantineren aurkezpenak
Gaur hilaren 30eko bi desfileetan parte hartuko duten kantineren aurkezpena egingo dute. Hori dela eta, entsegurik gabeko eguna izango da gaurkoa, aspaldiko partez. Alarde parekideko hamar kantinerek 20:00etan hasiko dute Urdanibia plazaren eta Junkal plazatxoaren arteko ibilbidea. Bertan egingo da aurkezpena, Junkal plazatxoan, 20:15etik aurrera.

Alarde tradizionalak ere kantineren aurkezpena egingo du gaur. Ohi bezala, 23:00etan abiatuko dira Alberto Angera plazatik, eta hainbat kale zeharkatu eta gero Zabaltza plazan bukatuko da. Gainera, Batzordeak oharra kaleratu du, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako lekuak egokitu dituztela jakinarazteko, bai gaurko aurkezpena ikusteko, baita alarderako ere. Aurkezpena Colon pasealekutik ikusi ahalko dute, Espainiako Poliziaren komisaldegi ondotik. Eta alarderako bi txoko prestatu dituzte: goizez, Eliza karrikan (Irunvi ondoan), eta, arratsaldez, Gipuzkoa etorbidearen hasieran.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.