Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eko Birak izandako harrerarekin pozik azaldu dira antolatzaileak

Eko Birak harrera ona izan du

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2011/06/28

Pozik azaldu dira Eko Biraren   antolatzaileak azokak jaso duen erantzunarekin. Donostian hasi zuen ibilbidea Eko Birak eta joan den larunbatean heldu zen Errenteria-Oreretara egun batez kontsumo jasangarria aldarrikatzeko. “Donostian jasotako erantzuna baino hobeagoa izan da errenterian jasotakoa, bigarren herria zenez, informazio gehiago zeukan jendeak, eguraldi paregabea izan genuen eta leku estrategikoan kokatuta zegoen azoka bera” zehaztu du Zuriñe Sanchez Maguregi, Kutxa Ekoguneko Marketing Soziala eta Komunikazio arduradunak.
Bost enpresen parte hartzea
Sanchezek parte hartzea nabarmendu du “postuei dagokienean eta baita  bisitariei dagokienean ere. Oraindik ez ditugu datu zehatzak, baina bisitari  asko izan genituen”. Enpresei dagokienean, bostek hartu zuten parte Eko Biran. Horien artean Irungo Garbitek enpresa nabarmendu du  Sanchezek. Energia berriztagarriaren arloan lan egiten du aipatu enpresak eta “energia mota hori erabiltzen duten  jostailuak erakutsi zituzten beraien postuan  eta horregatik haur ugari bildu ziren bertara” gaineratu du Zuriñe Sanchezek.
Bisitari asko izan zituen beste postuetako bat, Pasaiako Itsasgela enpresarena izan zen eta batez ere haurrak hurbildu ziren. “Bertan jokua proposatu zieten hurbildutakoei. Kañaberak zituzten eta arrantzatu egin behar zuten. Ondoren hartutako arrainak neurriak errespetatzen zituzten begiratu behar zuten” azaldu du  Kutxa Ekoguneko Komunikazio arduradunak.
Bestalde, Usurbilgo Lanbide Eskolakoek erakusketa egin zuten azokan bertan “eguzki sukaldea ekarri zuten Eko Birara eta martxan jarri zuten jendeaurrean erabilera erakusteko”.
Kontsumo jasangarria
Enpresez gain artisauek ere hartu zuten parte azokan: elikagaiak, landare eta loreak, ogia,  eta gazta erosteko aukera izan zuten azokara hurbildu zirenek. Bigarren eskuko produktuak saltzen zituzten hiru postu ere izan ziren Eko Biran eta baita eskuz margotutako alpargatak saltzen zituen postua ere.
Eko Biraren helburua kontsumo jasangarria sustatzea da “zentzu zabal  batean gainera” zehaztu du Sanchezek: “jaten dugunaren gainean, jolasteko erabiltzen dugun horretan, erosketetan, bidaiatzerakoan, etxeko kontsumoan zein erabiltzen dugun energian eragin nahi dugu”.
Azoka izaten ari den harrera kontuan hartuta, datorren urtean errepikatzeko asmoa agerian utzi du Kutxa Ekoguneko Komunikazio arduradunak :”Eko Birak bisitatuko dituen hurrengo herrietan arrakasta bera badugu, jarraitu beharko dugu egitasmoarekin”. Eko Birak orain Arrasate aldera egingo du “uztailaren 9an antolatuko dugu azoka bertan, eta 23an berriz, Zarautzen egingo dugu” zehaztu du Sanchezek. Horrekin batera Oarso Bidasora itzuliko dela aurreratu du, “iraila-urria aldera Irunen antolatuko baitugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.