Gazte Informazio Bulegoa goizez egongo da irekita udan
Gazte Informazio Bulegoak udako ordutegia izango du atzo hasi eta uztailaren 30a bitartean. Udan, goizez irekiko ditu bulegoak ateak: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara, eta larunbatetan, 10:30etik 13:30era. Abuztuan, itxita egongo da. Gaz...
Gazte Informazio Bulegoak udako ordutegia izango du atzo hasi eta uztailaren 30a bitartean.
Udan, goizez irekiko ditu bulegoak ateak: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara, eta larunbatetan, 10:30etik 13:30era. Abuztuan, itxita egongo da.
Gazte Informazio Bulegoak ohiko zerbitzuak eskainiko ditu ordutegi horren barruan. Mendiburu kaleko 5ean dago bulegoa. Horrez gain, gazteinfo[abildua]oiartzun.org helbidean edo 943 49 11 05 telefono zenbakian jar daitezke interesdunak gazteei bideratutako bulegoarekin harremanetan.
