Ibilaldi Neurtua eta barrikotea antolatu ditu Itsas Mendik
Ibilaldi Neurtuaren 41. aldia antolatu du Itsas Mendik iganderako. Iaz egin zuten antzera, aurten ere, bi ibilaldi prestatu dituzte. Luzeena ibilbide tradizionala da, Donibaneko garai bateko baserrietatik igarotzen dena. Ibilbide motzenak, aldiz, ibilbide luzearen hasiera eta bukaera berberak dituen arren, Jaizkibelgo lehengo dorrera iristerakoan bidezidorra hartu eta Kantinarantz bideratzen da, parte hartzaileek Kantinara iristean ibilbide tradizionalarekin bat egin dezaten berriro. Garai bateko baserriak gogoan Ibilbideak zeharkatuko duen baserri bakoitzaren inguruan, baserriaren izena eramango duten zigiluak jarriko dituzte antolatzaileek, parte hartzaileek hara iristean denborak jasotzeko orrian beren izenak idazteko aukera izan dezaten. Horrez gain, baserrietako asko erortzekotan daudenez, plakak jarriko dituzte haien ondoan, baserri bakoitzaren izenarekin eta 1936. urtean Ixidoro Olaziregi ‘Ikur’ek idatzitako bertsoekin. Ibilbide luzea egiten dutenak 08:00etan irtengo dira Itsas Mendiren egoitzatik. Motzena aukeratzen dutenak, aldiz, 09:00etan. Izen-ematea doan da. Ibilbidean zehar, edariak banatuko dituzte eta hamaiketakoa egiteko, atsedena hartzeko aukera izango da. Mendi buelta bukatuta, opariak eta barrikotea Plazan bukatuko da proba, eta han pintxoak eskainiko dituzte. Garaikurrak banatu eta Pari Berrin afaria zozkatuko dute parte hartzaile guztien artean. Ondoren barrikotea izango da plazan bertan, hala nahi duen orori irekia. Barrikotearen prezioa 5 eurokoa da. Bazkaldu ondoren hainbat txapelketa antolatuko dituztela iragarri dute.
Ibilaldi Neurtuaren 41. aldia antolatu du Itsas Mendik iganderako. Iaz egin zuten antzera, aurten ere, bi ibilaldi prestatu dituzte. Luzeena ibilbide tradizionala da, Donibaneko garai bateko baserrietatik igarotzen dena. Ibilbide motzenak, aldiz, ibilbide luzearen hasiera eta bukaera berberak dituen arren, Jaizkibelgo lehengo dorrera iristerakoan bidezidorra hartu eta Kantinarantz bideratzen da, parte hartzaileek Kantinara iristean ibilbide tradizionalarekin bat egin dezaten berriro.
Garai bateko baserriak gogoan
Ibilbideak zeharkatuko duen baserri bakoitzaren inguruan, baserriaren izena eramango duten zigiluak jarriko dituzte antolatzaileek, parte hartzaileek hara iristean denborak jasotzeko orrian beren izenak idazteko aukera izan dezaten.
Horrez gain, baserrietako asko erortzekotan daudenez, plakak jarriko dituzte haien ondoan, baserri bakoitzaren izenarekin eta 1936. urtean Ixidoro Olaziregi ‘Ikur’ek idatzitako bertsoekin.
Ibilbide luzea egiten dutenak 08:00etan irtengo dira Itsas Mendiren egoitzatik. Motzena aukeratzen dutenak, aldiz, 09:00etan. Izen-ematea doan da. Ibilbidean zehar, edariak banatuko dituzte eta hamaiketakoa egiteko, atsedena hartzeko aukera izango da.
Mendi buelta bukatuta, opariak eta barrikotea
Plazan bukatuko da proba, eta han pintxoak eskainiko dituzte. Garaikurrak banatu eta Pari Berrin afaria zozkatuko dute parte hartzaile guztien artean.
Ondoren barrikotea izango da plazan bertan, hala nahi duen orori irekia. Barrikotearen prezioa 5 eurokoa da. Bazkaldu ondoren hainbat txapelketa antolatuko dituztela iragarri dute.