Ikasle ohi guztiak zoriondu dituzte Elizalde eskolatik
Aurten ere badu pozarren egoteko motiborik Oiartzungo Elizalde Herri Eskolak, “bertan ikasitako ikasleek oso emaitza onak lortzen jarraitzen baitute edonora joanda ere”. Horregatik, ikasle ohi guztiak zoriondu nahi dituzte Elizaldetik. Eta bereziki, bederatzi ikasle ohi. Beste hainbeste ohorezko matrikula eskuratu dituzte aurten, Batxilergoan. Elizaldeko zuzendaritzatik gogorarazi dutenez, Herri Eskolan ez dago Batxilergorik, eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatutakoan ikasleek beste ikastetxeetan jarraitzen dituzte ikasketak: “Hala nola Errenteria-Oreretakoko Koldo Mitxelena Institutuan eta Oiartzo Batxilergo Ikastolan, edo Donostiako eta Irungo beste hainbat institututan”. Hori hala izanda ere, Elizalden bertan emandako hezkuntza lagungarri zaie ikasleei, eta maila ona erakusten dute, «doazen tokira doazela», diote zuzendaritzatik, harro. Elizaldeko lanak fruituak ematen dituela nabarmendu dute: “Elizalde Herri Eskolak ikasle guztiengan jartzen duen espektatiba altuak bere emaitzak ematen ditu, zalantzarik gabe”. Eta hori hala dela urtero esaten diete aipatutako institutuetatik: “Institutu horietatik urtero jakinarazten digute oso maila onarekin iristen direla gure ikasleak, eta horren lekuko dira aurtengo Batxilergoko bederatzi ohorezko matrikulak”. Bederatzi matrikula horiek lortu dituzten ikasleak zoriondu dituzte: “Zorionak eman nahi dizkiegu bereziki ikasleoi: Asier Adurizi, Larraitz Argüellori, Ayla Basasorori, Maialen Galdosi, Amaia Insaustiri, Ane Intxausperi, Izaskun Lujanbiori, Imanol Marini eta Txomin Nazabali. Bejondeiela guztiei!”. Komunitateari eskerrak Era berean, eskerrak eta zorionak eman dizkiete eskola [...]
Aurten ere badu pozarren egoteko motiborik Oiartzungo Elizalde Herri Eskolak, “bertan ikasitako ikasleek oso emaitza onak lortzen jarraitzen baitute edonora joanda ere”. Horregatik, ikasle ohi guztiak zoriondu nahi dituzte Elizaldetik. Eta bereziki, bederatzi ikasle ohi. Beste hainbeste ohorezko matrikula eskuratu dituzte aurten, Batxilergoan.
Elizaldeko zuzendaritzatik gogorarazi dutenez, Herri Eskolan ez dago Batxilergorik, eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatutakoan ikasleek beste ikastetxeetan jarraitzen dituzte ikasketak: “Hala nola Errenteria-Oreretakoko Koldo Mitxelena Institutuan eta Oiartzo Batxilergo Ikastolan, edo Donostiako eta Irungo beste hainbat institututan”.
Hori hala izanda ere, Elizalden bertan emandako hezkuntza lagungarri zaie ikasleei, eta maila ona erakusten dute, «doazen tokira doazela», diote zuzendaritzatik, harro. Elizaldeko lanak fruituak ematen dituela nabarmendu dute: “Elizalde Herri Eskolak ikasle guztiengan jartzen duen espektatiba altuak bere emaitzak ematen ditu, zalantzarik gabe”.
Eta hori hala dela urtero esaten diete aipatutako institutuetatik: “Institutu horietatik urtero jakinarazten digute oso maila onarekin iristen direla gure ikasleak, eta horren lekuko dira aurtengo Batxilergoko bederatzi ohorezko matrikulak”.
Bederatzi matrikula horiek lortu dituzten ikasleak zoriondu dituzte: “Zorionak eman nahi dizkiegu bereziki ikasleoi: Asier Adurizi, Larraitz Argüellori, Ayla Basasorori, Maialen Galdosi, Amaia Insaustiri, Ane Intxausperi, Izaskun Lujanbiori, Imanol Marini eta Txomin Nazabali. Bejondeiela guztiei!”.
Komunitateari eskerrak
Era berean, eskerrak eta zorionak eman dizkiete eskola komunitatea osatzen duten guztiei, egindako lanak balio dutelako: “Zorionak, baita ere, ikastetxean etengabe lanean ari diren ikasle guztiei, irakasleei, familiei eta gainontzeko langileei, denon esfortzuaren fruituak emankorrak direlako”.