Irungo alarde mistoan izango da bihar Emakundeko zuzendaria
Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak Irungo alarde mistoan parte hartuko du bihar, emakumez ere osatutako taldeari babesa emateko eta haien parte hartzea errazteko asmoz, hark gaur esan duenez. “Oztopoak gainditzeko lan egiteko beharra daukate ...
Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak Irungo alarde mistoan parte hartuko du bihar, emakumez ere osatutako taldeari babesa emateko eta haien parte hartzea errazteko asmoz, hark gaur esan duenez. “Oztopoak gainditzeko lan egiteko beharra daukate erakundeek”, Silvestreren arabera; alardean, esaterako, “emakumeek gizonezkoekiko berdintasun egoera bera izan dezaten”.
Aitortu du “tradizioak herrien kohesio sozialean funtsezkoak” direla, baina “garai berrietara egokitu behar dira”.