Lau barrutietako jaietan lasterketak izango dira haurren eta nerabeen aldeko tratuaren alde
Pasaiako Udala adingabekoekin eta nerabeekin lanean diharduten udalerriko elkarteekin batera, eta hezkuntza-komunitateekin batera, haurren eta nerabeen aldeko tratu ona sustatzeko lanean ari da Tratu ona nahi dut, pasa hitza programaren baitan. Hori de...
Pasaiako Udala adingabekoekin eta nerabeekin lanean diharduten udalerriko elkarteekin batera, eta hezkuntza-komunitateekin batera, haurren eta nerabeen aldeko tratu ona sustatzeko lanean ari da Tratu ona nahi dut, pasa hitza programaren baitan. Hori dela eta, Pasaiako lau barrutietako jaietan haurrentzako lasterketak antolatu dituzte, eta guztietan egitasmoaren lelo bera erabiliko dute, hau da, tratu ona nahi dut, pasa hitza. Lasterketak bukatu ondoren, helmugetan kanpainaren leloa agerian duten biserak banatuko dizkiete parte-hartzaile guztiei. Segidan aipatzen dira lasterketak non, noiz eta zer ordutan izango diren:
San Pedro: larunbatean, 12:00etan.
Antxo: uztailaren 10ean, 11:00etan.
Trintxerpe: uztailaren 17an, 12:00etan.
Donibane: uztailaren 30ean, 11:00etan.