Legegintzaldiko lehenbiziko plenoa deitu dute biharko
Bihar, 20:00etan, Arizabalon. Horixe legegintzaldiko lehen udalbatzarrerako hitzordua. Lehena izanda, talde politikoen osaketaren berri ematen abiatuko da bilkura, eta alkateak, izendapenei eta emandako ordezkaritzei buruzkoak azalduko ditu. Era berean...
Bihar, 20:00etan, Arizabalon. Horixe legegintzaldiko lehen udalbatzarrerako hitzordua. Lehena izanda, talde politikoen osaketaren berri ematen abiatuko da bilkura, eta alkateak, izendapenei eta emandako ordezkaritzei buruzkoak azalduko ditu. Era berean, Udalbatzaren ordezkariak izendatuko dituzte kide anitzeko organoetan eta bateragarritasuna aitortuko zaie arduraldi osoa izango duten ordezkariei.
Liberazioak murrizteko proposamena
Edonola ere, eztabaida politikoa ez da faltako. Bilduk zinegotzien liberazioak eta talde politikoek jasotzen dituzten sariak arautzen duen sistema aldatzeko proposamena egingo duela iragarri du. Liberazioak mugatu nahi dituzte eta liberatuen soldatak bere lanean jasotzen zuten bera izatea proposatuko dute. Horrez gain, talde politikoen idazkariak kentzea eta taldeei egiten zaizkien diru ekarpenak erdira murriztu nahi dituzte. Bilduren arabera, neurri horiek hartuz gero, urtero 415.000 euro baino gehiago aurreztuko lituzkete.