SOS Niños Robados Elkarteak manifestazioa deitu du larunbaterako
17:00etan egingo dute protesta, Donostiako Ospitalean Argiñe Lopez Poblacion sanpedrotarra anaiaren bila ari da. Haur lapurtuetako bat izan daitekeela uste du sendiak, eta baita beren kasua daramaten abokatuek ere, bere anaiarekin jaiotzan jazotakoak ...
17:00etan egingo dute protesta, Donostiako Ospitalean
Argiñe Lopez Poblacion sanpedrotarra anaiaren bila ari da. Haur lapurtuetako bat izan daitekeela uste du sendiak, eta baita beren kasua daramaten abokatuek ere, bere anaiarekin jaiotzan jazotakoak azalarazten ari diren antzeko kasu guztien zantzu berberak betetzen dituelako. Argiñe Lopezen anaiak 43 urte beharko lituzke egun, 1967ko irailaren 17an jaio zelako Donostiako Ospitalean. Jaio eta egun berean hilik zegoela esan zioten bere amari. Amak ADN frogak egin ditu eta berriak iritsi bitartean SOS Niños Robados elkartean bildu diren senideekin borrokan dabiltza: “Jendeak hemen gaudela jakin dezan deitu dugu manifestazoa”, azaldu du Argiñe Lopezek. Horrez gain, erakundeek beraiek biktimak direla aitor ditzaten nahi dute, modu horretan beren ikerketekin eta epaiketekin aurrera jarraitu ahal izateko diru laguntzak lortzeko.