Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ander Elosegik sendo segitzen du Olinpiar Jokoetan egoteko bidean

Santiagotarrak taldeko Ander Elosegi bigarren geratu zen asteburuan Alpeetako L’Argentiereko kanalean (Frantzia) jokatu zuten Munduko Kopan. Elosegik zilarra lortu zuen C1ean, Joan Crespok bosgarren postua K1eko finalean, eta Jone Otaño 36.a izan zen K1ean. Elosegirekin batera Samuel Hernanz donostiarra igo zen podiumera K1ean; lehen aldia da Munduko Kopan, Espainiako taldeko kirolariren batek Seu Urgelleko kanala ez den beste batean domina lortzen duela. Ostegunean hasi zuen Elosegik C1eko txapelketa eta lehiaren hiru egunetan oso erregularra izan zen, bi aste lehenago Europako Txapelketan erakutsitako mailari eutsiz. Erraz sailkatu zen finalaurrekoetara, hirugarren denbora onenarekin. Ostiraleko jardunean zertxobait okerrago jaitsi zen kanaletik, baina finalerako txartela eskuratu zuen, zortzigarren denbora onena egin eta gero. Larunbateko finalean Elosegirena izan zen denborarik onena, baina hamabigarren atean bi segundoko zigorra ezarri zioten, eta Matej Benus eslobakiarrak aurrea hartu zion. Zilarrarekin konformatu behar izan zuen, beraz, irundarrak. Joan Crespok ere ostegunean ekin zion kaiakeko txapelketari, eta egunetik egunera emaitzak hobetuz joan zen. Ostegunean hamazazpigarren sailkatu zen, eta ostiraleko finalerdietan bederatzigarren. Finalean bosgarren denbora onean egin zuen Crespok, bi segundoko zigorra ezarri zioten arren. Jone Otañok ezin izan zuen bere taldekideen lana berdindu. Emakumeen K1eko sailkapen jaitsieran parte hartu zuen. 36. bukatu zuen, eta ezin izan zuen finalerdietara sailkatu. Londreseko [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2011/07/05

Olinpiar Jokoetara joateko bide onean dago Elosegi

Santiagotarrak taldeko Ander Elosegi bigarren geratu zen asteburuan Alpeetako L’Argentiereko kanalean (Frantzia) jokatu zuten Munduko Kopan. Elosegik zilarra lortu zuen C1ean, Joan Crespok bosgarren postua K1eko finalean, eta Jone Otaño 36.a izan zen K1ean. Elosegirekin batera Samuel Hernanz donostiarra igo zen podiumera K1ean; lehen aldia da Munduko Kopan, Espainiako taldeko kirolariren batek Seu Urgelleko kanala ez den beste batean domina lortzen duela.

Ostegunean hasi zuen Elosegik C1eko txapelketa eta lehiaren hiru egunetan oso erregularra izan zen, bi aste lehenago Europako Txapelketan erakutsitako mailari eutsiz. Erraz sailkatu zen finalaurrekoetara, hirugarren denbora onenarekin.

Ostiraleko jardunean zertxobait okerrago jaitsi zen kanaletik, baina finalerako txartela eskuratu zuen, zortzigarren denbora onena egin eta gero.

Larunbateko finalean Elosegirena izan zen denborarik onena, baina hamabigarren atean bi segundoko zigorra ezarri zioten, eta Matej Benus eslobakiarrak aurrea hartu zion. Zilarrarekin konformatu behar izan zuen, beraz, irundarrak.

Joan Crespok ere ostegunean ekin zion kaiakeko txapelketari, eta egunetik egunera emaitzak hobetuz joan zen. Ostegunean hamazazpigarren sailkatu zen, eta ostiraleko finalerdietan bederatzigarren. Finalean bosgarren denbora onean egin zuen Crespok, bi segundoko zigorra ezarri zioten arren.

Jone Otañok ezin izan zuen bere taldekideen lana berdindu. Emakumeen K1eko sailkapen jaitsieran parte hartu zuen. 36. bukatu zuen, eta ezin izan zuen finalerdietara sailkatu.

Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko txartelak banatuko dira Bratislavako Munduko Txapelketan, irailean, eta Eslobakiara maila onenean iristeko garrantzia handiko lehiaketa izan da asteburukoa.

Espainiakoan uzta bikaina
Ekainaren 25ean eta 26an Espainiako Slalom Txapelketa egin zuten Seu Urgelleko olinpiar kanalean (Lleida, Herrialde Katalanak), eta Irungo taldeak ordezkaritza zabala eraman zuen bertara. Santiagotarrak-ek taldekako hirugarren postua lortu zuen. Gainera, irundarren zazpi ontzi podiumera igo ziren, bost banaka, eta beste bi biko kanoetan.

Jokin Sanchezek (Kadete Mailako C1ean) eta Esteban Arakamak (beteranoen K1ean) urrea lortu zuten; Joan Crespok zilarra (Helduen Mailako K1ean) eta Marta Molinok (Gazte Mailako K1ean) eta Hasier Rodrigezek (Kadete Mailako K1ean) brontzea.

Biko ontzietan Hasier Rodrigez-Jokin Sanchez (Kadete Mailako C2an) bikoteak, eta Aitor Iribarren-Iñaki Azkonobieta bikoteak (Gazte Mailako C2an) izan ziren zilarra lortu zutenak. Eta patruiletan beste lau hirukok lortu zituzten dominak: Helduen Mailako K1ekoak urrea; Helduen Mailako C1ekoak, Kadete Mailako gizonen eta emakumeen K1ekoek, zilarra.

Ur lasaietako azken emaitzak
Borja Portosen eta Ion Aizpeolearen biko scullak urrezko domina lortu zuen joan den asteburuan La Cartujan (Sevilla, Espainia) jokatu zuten Gazte eta Helduen Mailako pistako Espainiako Txapelketan. Santiagotarrakeko bikoa oso maila onean iritsi zen Sevillara, eta bai finalaurrekoan, baita finalean ere, ontzi azkarrena izan zen.

Emaitza horren ondoren, Espainiako Federazioak bi gazte irundarrak deitu ditu Banyolesko urtegian (Girona, Herrialde Katalanak) Espainiako selekzioa burutzen ari den konzentrazioan parte hartzeko.

Azkenik, Olatz Zabala hamargarren geratu zen ekainaren 25ean Erroman egin zuten Maratoiko Munduko Kopan. Aurten lehen urtea du Zabalak 23 urtez azpikoen kategorian, baina Munduko Kopan maila bakarra dagoenez, Italiako hiriburuan Helduen Mailako kirolariekin aritu zen lehian 27 kilometroko proban. Datorren asteburuan Espainiako Abiadurako Txapelketan ariko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.