
Hilabete honetan ere Pilar Cuencaren lanak ikus daitezke Petra Lekuonan: 09:30-13:00 eta 16:00-20:00.

Asteburuan dantza izango da nagusi Errenteria-Oreretako kaleetan. Izan ere, Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, XXI. Errenteria Dantzan jaialdia egingo dute larunbat eta igandean. Folklore jaialdiarekin hasiko da Errenteria Dantzan larunbat arratsaldean. Zumardian izango da jaialdia eta 20:00etatik aurrera Euskal Herriko eta Ukrainako dantzak uztartuko dituzte dantzariek: “Ereintzako dantzariok eta Ukrainako Chernova Kalyna taldeko dantzariek saioak tartekatuko ditugu folklore erakusketa egiteko”, azaldu du Maider Ubarretxena Ereintza Dantza Taldeko kideak. Chernova Kalyna Ukraina mendebaldeko taldea da, eta bira egiten ari dira une honetan Europatik zehar. Poloniatik helduko dira herrira, ondoren Portugalera joateko. Euskal kultura zabaldu Igandean berriz, Xabier Olaskoaga plazara eramango dute Errenteria Dantzan jaialdia. Musika eta dantza emanaldia egingo dituzte bertan Udal Txistu Taldeak eta Chervona Kalyna taldeak zein Ereintza Dantza Taldeak, 13:00etatik aurrera. Bi egunetako ekitaldiak doan izango dira eta Maider Ubarretxenak herritar guztiei egin die parte hartzeko deia. Garrantzitsua Jaialdiaren aurkezpenean Ereintza Dantza Taldeko Maider Ubarretxena, Mikel Koka eta Juantxo Maiarekin batera izan ziren Julen Mendoza alkatea, eta Garazi Lopez Etxezarreta Kultura zinegotzia. Mendozak, 1990. urtetik Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen Errenteria Dantzan ekimenaren “garrantzia” nabarmendu zuen: “Aurten Ukrainako dantza taldea datorren bezala, aurreko ekitaldietan beste herrialdetakoak izan dira, eta guztiek egiten duten kultura ekarpena kontuan hartzekoa da. Beste herrietatik [...]

Santiagotarrak taldeko Ander Elosegi bigarren geratu zen asteburuan Alpeetako L’Argentiereko kanalean (Frantzia) jokatu zuten Munduko Kopan. Elosegik zilarra lortu zuen C1ean, Joan Crespok bosgarren postua K1eko finalean, eta Jone Otaño 36.a izan zen K1ean. Elosegirekin batera Samuel Hernanz donostiarra igo zen podiumera K1ean; lehen aldia da Munduko Kopan, Espainiako taldeko kirolariren batek Seu Urgelleko kanala ez den beste batean domina lortzen duela. Ostegunean hasi zuen Elosegik C1eko txapelketa eta lehiaren hiru egunetan oso erregularra izan zen, bi aste lehenago Europako Txapelketan erakutsitako mailari eutsiz. Erraz sailkatu zen finalaurrekoetara, hirugarren denbora onenarekin. Ostiraleko jardunean zertxobait okerrago jaitsi zen kanaletik, baina finalerako txartela eskuratu zuen, zortzigarren denbora onena egin eta gero. Larunbateko finalean Elosegirena izan zen denborarik onena, baina hamabigarren atean bi segundoko zigorra ezarri zioten, eta Matej Benus eslobakiarrak aurrea hartu zion. Zilarrarekin konformatu behar izan zuen, beraz, irundarrak. Joan Crespok ere ostegunean ekin zion kaiakeko txapelketari, eta egunetik egunera emaitzak hobetuz joan zen. Ostegunean hamazazpigarren sailkatu zen, eta ostiraleko finalerdietan bederatzigarren. Finalean bosgarren denbora onean egin zuen Crespok, bi segundoko zigorra ezarri zioten arren. Jone Otañok ezin izan zuen bere taldekideen lana berdindu. Emakumeen K1eko sailkapen jaitsieran parte hartu zuen. 36. bukatu zuen, eta ezin izan zuen finalerdietara sailkatu. Londreseko [...]

Bidasoa Bizirik-ek, Etorkizuneko Lanbideen El Espazio bulegoaren bitartez, sare sozialen gaineko ikastaroa antolatu du biharko Web 2.0aren enplegurako tresnak. Sare sozialak erabili goiburuarekin. Ikastaroa berrikuntzarako tailerraren barruan antolatu ...

Pasa den asteburuan jokatu zituzten Aizarnan Euskadiko Sega Txapelketako finalerdiak. Lau kirolarik lortu zuten finalerako txartela: Arkaitz Arteagak, Jon Kanflankak, Juanjoxe Lizasok eta Mikel Alkortak. Zortzi segalari aritu ziren lehian larunbat arra...

Udaleku berezia antolatu du aurten Trintxerpeko Atletiko Klubak. Done Jakue Bidea egitera irtengo dira ostegunean (hilak 7), mendi bizikletaz, eta hilaren 15era bitartean ariko dira bidearen etapak osatuz. 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako antolatu dute udaleku ibiltaria, eta 40 gaztek parte hartuko dute. Lizarran hasi eta Sahaguneraino joango dira, bederatzi etapatan, egunero 40 kilometro inguru osatuz. Furgoneta batean garraiatuko dituzte gazteek bidean aurrera egin ahal izateko beharrezko guztiak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbidea gazteen gaitasunera egokitu dute, eta etapak ez dira zailtasun handikoak. Trintxerpe Atletiko Klubak mota honetako udalekua antolatzen duen lehen aldia da.

Asedio al corazon izenburua du Donibanen bizi den Pilar Cabero idazleak idatzitako azken liburuak. Lehengo maiatzaz geroztik da kalean, eta bihar, eleberria aurkeztuko du Donostiako Fnac-en, 19:00etatik aurrera. Donostian girotutako eleberri historikoa...

Antxoko sanferminak 2011

Touringek 2000. urtea baino lehen jaiotako emakume guztiei deialdia zabaldu die datorren denboraldian futbol taldean aritzeko. Horretarako, nahikoa da hilaren 11n Fanderiara joatea. Arropa egokia eramateko eskatu dute.

Saindua Gaztelekuak jarduerak antolatu ditu uztailerako, horien artean, hiru irteera egingo dituzte. Lehena, uztailaren 13an egingo dute, rafting egitera eta izena emateko epea ostirala arte zabalik dago. Bigarren irteera Arcachon-eko Aqualand-era egin...

Bakarraiztegiko errekaren egoera dela eta, Eguzkik eta Ekologistak Martxan taldeek salaketa jarri dute Gipuzkoako Ingurumeneko Fiskaltzan. Sagasti industriagune ondoko errekaren egoeraren berri pasa den ekainaren 18an berriro egiaztatu zutela adierazi dute bi talde ekologistek Fiskaltzaren aurrean egindako salaketan. “Ekainaren 18an ikusi genuen errekak kolore grisa zuela, erabat ilunak eta ur fekalen usainarekin”. Horrela, “agerian dagoen estolda” dela iritzi dute Eguzkikoek zein Ekologistak Martxan-ekoek: “Usaina jasanezina da. Gainera, inolako zalantzarik gabe esan daiteke inguruan ez dagoela animaliarik”. Horrez gain, errekaren ondoan plastiko zantzuak eta lokatza daudela zehaztu dute talde ekologistako kideek jarri duten salaketan. Hori bai, errekaren inguruko basoa (hainbat motako haritzez osatutakoa) “egoera onean” dagoela esan dute. Arazoa aspaldikoa dela gogorarazi dute: “Inguruko bizilagunekin hitz egin dugu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari egoera zein hainbatetan salatu duten arren, inoiz ez diote irtenbiderik jarri”. “Isuriak, industriagunetik” Fiskaltzari errekaren egoera zein den azaldu ondoren, isurien jatorria euren ustez zein den idatzi dute ekologistek: “Ziur esan daiteke ondoan dagoen Sagasti industriagunetik datozela isuriak. Porlanezko hodi bat dago Bakarraiztegi errekaren ibilguan, eta badirudi hori dela isuri kutsagarriak botatzen dituen hodia”. Hala ere, hodi bat baino gehiago gehiago dagoela dirudiela esan dute, “errekan gora eginez gero, ura kutsatuta dagoela ikus daitekeelako”. Horregatik, egoera [...]


Espainiako Ligan Bigarren Mailan dagoen Girona futbol taldeak Gaizka Saizar futbolaria fitxatu du. Talde zuri-gorriak fitxatu berri duen jokalaria, gazteen Ohorezko Mailan hasi zen jokatzen Antiguoko taldearekin. 1999/2000 denboraldian Sabadell taldeak...

Ainara Lasaren Hariketak. Lotzea askatzea denean erakusketa etzi arte ikus daiteke udaletxean.

Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoak abuztuaren 31ra arte ez du arratsaldez irekiko. Udan astelehenetik ostiralera irekiko dute soilik, 08:30etik 14:00etara. 010 arreta telefonoak, ordea, urtean zeharreko ordutegia mantenduko du. Bestalde...

Alabergako La Magdalena elkartetik jakinarazi dute hilaren 17an omenaldia egingo dietela aurten 80 urte bete dituzten edo beteko dituzten bazkide guztiei. Izena emateko nahiko da elkartetik pasatzea. Elkartetik jakinarazi dutenez, astean bi egunetan da...

Errenteria Dantzan aurkeztu dute udaletxean

Landarbaso abesbatza Atapuercako Eboluzio Jaialdian parte hartzera gonbidatu dute. Hain zuzen, larunbatean emango du kontzertua 19:00etan, eta emanaldi horrekin itxiko dute jaialdia.Kontzertu horiek Atapuerca eta Ibeas de Juarroseko udalek (Burgos, Esp...

Oiartzunen ere jaiotzak euskaraz erregistratzea lortu du Udalak. Duela bi aste ingurutik egin daitezke jaiotza, ezkontza eta heriotza erregistroak euskaraz. Euskaraz erregistratu diren lehenengo bi haurrak Leire Fernandez Pascual eta Oinatz Eraunzetamurgil Lertxundi izan dira. Legez 2005az geroztik erregistroak euskaraz egin zitezkeen, urte hartan Erregistro Zibileko Legea aldatu baitzuten. Erregistro guztiak hizkuntza ofizialetan egiteko aukera barneratu bazuen ere, errealitatea oso bestelakoa izan da Oiartzunen eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 230tik gora herri gehiagotan denbora honetan guztian. Fernandez eta Eraunzetamurgil lehendabiziko haurrak izan dira, baina atzetik haur oiartzuar gehiago erregistratuko dituzte euskaraz. Hona heltzeko, ezinbestekoa izan da Udalak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak azken urteetan legea egi bihurtzeko egin duten lana: “Mozioak onartu, Justizia Sailarekin harremanetan jarri, eskaera ofizialak egin… eta baita zenbait gurasok egindako eskaerak ere”. Horietako askok ez dute lortu euren seme-alabak euskaraz erregistratzea, baina hurrengoentzako bidea irekitzeko ezinbestekoa izan da euren lana. Hauei ere eskerrak eman dizkiete Udaletik: “Euskararen normalizaziorako bidean ezinbestekoa baita herritarrak aktiboak izatea”. Oiartzungo Udaletik, Oiartzungo guraso-gaiei euren seme-alaben jaiotzak euskaraz erregistratzeko deia egin diete: 2Euskaraz jaiotzako momentutik bertatik aritzeko eskubidea bai baitaukagu. Bake Epaitegian jaioberriak euskaraz erregistratu nahi dituztela adierazi besterik ez dute egin behar gurasoek”. Gainera, jaiotzak euskaraz erregistratzen badira ere, gero ziurtagiriak [...]

Urtero bezala Errenteriako Udalak udaltzain laguntzaileak kontratatuko ditu Madalen Jaietan lan taldea sendotzeko. Hala, apuntatzeko asmoa daukatenek azkar ibili beharko dute, etzi izango baitute izena emateko azken eguna. Horretarako, eskaera orria ud...