Done Jakue bidea bizikletaz egingo dute, udaleku ibiltarian
Udaleku berezia antolatu du aurten Trintxerpeko Atletiko Klubak. Done Jakue Bidea egitera irtengo dira ostegunean (hilak 7), mendi bizikletaz, eta hilaren 15era bitartean ariko dira bidearen etapak osatuz. 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako antolatu dute udaleku ibiltaria, eta 40 gaztek parte hartuko dute. Lizarran hasi eta Sahaguneraino joango dira, bederatzi etapatan, egunero 40 kilometro inguru osatuz. Furgoneta batean garraiatuko dituzte gazteek bidean aurrera egin ahal izateko beharrezko guztiak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbidea gazteen gaitasunera egokitu dute, eta etapak ez dira zailtasun handikoak. Trintxerpe Atletiko Klubak mota honetako udalekua antolatzen duen lehen aldia da.
Udaleku berezia antolatu du aurten Trintxerpeko Atletiko Klubak. Done Jakue Bidea egitera irtengo dira ostegunean (hilak 7), mendi bizikletaz, eta hilaren 15era bitartean ariko dira bidearen etapak osatuz. 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako antolatu dute udaleku ibiltaria, eta 40 gaztek parte hartuko dute.
Lizarran hasi eta Sahaguneraino joango dira, bederatzi etapatan, egunero 40 kilometro inguru osatuz. Furgoneta batean garraiatuko dituzte gazteek bidean aurrera egin ahal izateko beharrezko guztiak.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbidea gazteen gaitasunera egokitu dute, eta etapak ez dira zailtasun handikoak.
Trintxerpe Atletiko Klubak mota honetako udalekua antolatzen duen lehen aldia da.

