El Espaziok sare sozialen gaineko tailerra antolatu du
Bidasoa Bizirik-ek, Etorkizuneko Lanbideen El Espazio bulegoaren bitartez, sare sozialen gaineko ikastaroa antolatu du biharko Web 2.0aren enplegurako tresnak. Sare sozialak erabili goiburuarekin. Ikastaroa berrikuntzarako tailerraren barruan antolatu ...
Bidasoa Bizirik-ek, Etorkizuneko Lanbideen El Espazio bulegoaren bitartez, sare sozialen gaineko ikastaroa antolatu du biharko Web 2.0aren enplegurako tresnak. Sare sozialak erabili goiburuarekin. Ikastaroa berrikuntzarako tailerraren barruan antolatu dute, eta 10:00etatik 14:00etara egingo dute. Ekimenaren helburua sare sozial profesionalen oinarrizko baliabideak aztertzea da, lan aukera berriak sortzeko.
Ikastaro horretan izena emateko, interesdunak Bidasoa Bizirik-ek Anaka kaleko 27. zenbakian duen bulegora hurbil daitezke, edo El Espazioren telefono zenbakira dei dezakete: 943 63 31 60.
Iraila arte ikastaro gehiago ez
Udako hilabeteetan El Espaziok astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak, baina tailerrak eta formazio ikastaroak irailera arte geldituko dituzte. Informazio gehiago lortu eta El Espaziok eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu nahi dituztenek www.elespazio.com webgunea bisita dezakete.
Etorkizuneko Lanbideen El Espazio Irungo Enpleguaren Aldeko Hitzarmen Nagusitik bultzatutako proiektua da, eta Bidasoa Bizirik Bidasoko Garapen Agentziak garatu du.
