Gaizka Saizar futbolariak Gironan jokatuko du 2011/2012an
Espainiako Ligan Bigarren Mailan dagoen Girona futbol taldeak Gaizka Saizar futbolaria fitxatu du. Talde zuri-gorriak fitxatu berri duen jokalaria, gazteen Ohorezko Mailan hasi zen jokatzen Antiguoko taldearekin. 1999/2000 denboraldian Sabadell taldeak...
Espainiako Ligan Bigarren Mailan dagoen Girona futbol taldeak Gaizka Saizar futbolaria fitxatu du.
Talde zuri-gorriak fitxatu berri duen jokalaria, gazteen Ohorezko Mailan hasi zen jokatzen Antiguoko taldearekin. 1999/2000 denboraldian Sabadell taldeak fitxatu zuen eta gero Espanyolek 2000tik 2002ra. Hurrengo urtean Tarragonako Nastic taldean egon zen. Eta 2002-2004 denboraldietan Eibarren.
2004tik 2006an Levante B taldean egon zen, eta 2005/2006an Levante An. Ondoren Murcian jokatu zuen urte bat, eta Granadak fitxatu zuen gero beste urte baterako. Tenerifen egon zen bi denboraldi: Bigarren A Mailan eta Lehen Mailan.
Azkenean, Ponferradinak fitxatu zuen, eta urtebete egin zuen han, Gironak fitxatu aurretik.
