Igandean jokatuko dute Euskadiko sega finala
Pasa den asteburuan jokatu zituzten Aizarnan Euskadiko Sega Txapelketako finalerdiak. Lau kirolarik lortu zuten finalerako txartela: Arkaitz Arteagak, Jon Kanflankak, Juanjoxe Lizasok eta Mikel Alkortak. Zortzi segalari aritu ziren lehian larunbat arra...
Pasa den asteburuan jokatu zituzten Aizarnan Euskadiko Sega Txapelketako finalerdiak. Lau kirolarik lortu zuten finalerako txartela: Arkaitz Arteagak, Jon Kanflankak, Juanjoxe Lizasok eta Mikel Alkortak.
Zortzi segalari aritu ziren lehian larunbat arratsaldean, eta eskarmenturik handiena duten segalariek lortu dute igandean —hilak 10— Oiartzungo Pikoketan jokatuko den finalerako sailkatzea.
Finalerdi bakoitzean lau segalarik jardun zuten, eta ordu erdiko lana egin zuten. Segalariak ahalik eta belar kilo gehien ebakitzen ahalegindu ziren, baina txukuntasuna ere aintzat hartuta.
Igandean, Pikoketan lehiatuko dira lau segalariak.
Fnalerdietako sailkapena
- Juan Joxe Lizaso (Asteasu, Gipuzkoa, 50 urte). 1.175,5 belar kilo.
- Mikel Alkorta (Donostia, Gipuzkoa, 40 urte). 1.119,5 belar kilo (-20 kilo, zigorragatik).
- Arkaitz Arteaga (Baliarrain, Gipuzkoa, 26 urte). 1.106 belar kilo.
- Jon Kanflanka (Leitza, Nafarroa, 30 urte). 1.079, 5 belar kilo
