Landarbaso abesbatza Atapuercan izango da asteburuan
Landarbaso abesbatza Atapuercako Eboluzio Jaialdian parte hartzera gonbidatu dute. Hain zuzen, larunbatean emango du kontzertua 19:00etan, eta emanaldi horrekin itxiko dute jaialdia.Kontzertu horiek Atapuerca eta Ibeas de Juarroseko udalek (Burgos, Esp...
Landarbaso abesbatza Atapuercako Eboluzio Jaialdian parte hartzera gonbidatu dute. Hain zuzen, larunbatean emango du kontzertua 19:00etan, eta emanaldi horrekin itxiko dute jaialdia.Kontzertu horiek Atapuerca eta Ibeas de Juarroseko udalek (Burgos, Espainia) antolatzen dute.
Beste emanaldiak
Landarbasorekin batera beste talde batzuk ere ariko dira. Lehen egunean, bihar, ahots eta piano emanaldia izango da Laura Colina eta Marie Vidalekin, eta hurrengo egunean, Miren Zubeldia txelista donostiarraren emanaldia entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
