Maiatzean baino 412 langabe gutxiago ekainean
Hartara, denera, Bidasoan 5.612 (populazio aktiboaren %14,18) pertsona zeuden lanik gabe ekainaren bukaeran, eta Oarsoaldean, berriz, 4.752 (%13,4).
Hala ere, Gipuzkoako eskualdeen artean Bidasoa da langabezia tasarik handiena duen eskualdea. Zerrenda horretan bigarrena Oarsoaldea da. Zerrendaren beste aldean, Debagoienan dute langabezia tasarik txikiena (%9,19), Urola Kostaren (%9,96) aurretik.
Gipuzkoan, orotara, 41.474 pertsona zeuden lanik gabe ekainaren bukaeran, populazio aktiboaren %11,64.
Urtebetean, gora Maiatzetik ekainerako datuak onak badira ere, iazko ekainetik izan den bilakaera kontuan hartzen bada, datuak ez dira balekoak. 2010eko ekainaren 30ean Bidasoan 5.135 langabe zeuden (%12,89) eta Oarsoaldean, berriz, 4.156 (%11,69).
Horrek esan nahi du iazko ekainetik aurtengora %9,29 igo dela langabeen kopurua Bidasoan, eta %14,34 Oarsoaldean. Hau da, 2011ko ekainean iazko garai berean baino 1073 pertsona gehiago zeuden lanik gabe Oarso Bidasoan, 596 Oarsoaldean, eta 477 Bidasoan.
