Saindua Gaztelekuak hiru irteera antolatu ditu
Saindua Gaztelekuak jarduerak antolatu ditu uztailerako, horien artean, hiru irteera egingo dituzte. Lehena, uztailaren 13an egingo dute, rafting egitera eta izena emateko epea ostirala arte zabalik dago. Bigarren irteera Arcachon-eko Aqualand-era egin...
Saindua Gaztelekuak jarduerak antolatu ditu uztailerako, horien artean, hiru irteera egingo dituzte. Lehena, uztailaren 13an egingo dute, rafting egitera eta izena emateko epea ostirala arte zabalik dago.
Bigarren irteera Arcachon-eko Aqualand-era egingo dute uztailaren 21ean; hemen, izena emateko epea uztailaren 15ean itxiko dute. Azken irteera, uztailaren 28an egingo dute, surf egitera Zarautzeko hondartzara eta izena emateko epea uztailaren 22an itxiko da.
Izena emateko Saindua Gaztelekura hurbildu behar da. Han zehaztuko zaie interesa dutenei ekintza bakoitzaren kuota eta informazio gehiagorako, saindua@udal.gipuzkoa.net edo 943 643198 telefonora deitu daiteke.
