Inaugurazio proba irabazi du Blanco jockey-ak Donostian

Eduardo Blanco jockey oiartzuarrak Donostiako Nazioarteko Hipika Lehiaketan parte hartu zuen pasa den asteburuan. Inaugurazio proban, DV Trofeoan, lehenengo postua irabazi zuen, 22,62 segundoko denborarekin, eta faltarik gabe, Paprika Gesmeray zaldiaren gainean. Gonzalo Busca jockey-ak ere denbora bera egin zuen, beraz, postua bientzako izan zen. Larunbatean eta igandean hainbat proba jokatu zituen Eduardo Blancok, eta hurrengo postu onena Gipuzkoa Kirolak Trofeoa izeneko proban lortu zuen. Laugarrena izan zen, 43,48 segundoko denborarekin. Gainontzeko proba guztietan zortzigarren postutik atzera ibili zen.

Eduardo Blanco jockey oiartzuarrak Donostiako Nazioarteko Hipika Lehiaketan parte hartu zuen pasa den asteburuan. Inaugurazio proban, DV Trofeoan, lehenengo postua irabazi zuen, 22,62 segundoko denborarekin, eta faltarik gabe, Paprika Gesmeray zaldiaren gainean.

Gonzalo Busca jockey-ak ere denbora bera egin zuen, beraz, postua bientzako izan zen.

Larunbatean eta igandean hainbat proba jokatu zituen Eduardo Blancok, eta hurrengo postu onena Gipuzkoa Kirolak Trofeoa izeneko proban lortu zuen. Laugarrena izan zen, 43,48 segundoko denborarekin. Gainontzeko proba guztietan zortzigarren postutik atzera ibili zen.

Eduardo Blanco

Eduardo Blanco

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.