Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Jendearen ahotsa protagonista

Kuxkuxtu txaranga deitu arren, ez daude makurraldi garaian, loraldi ederrean baino. Musika eta kantua uztartzen dute, jendearen parte hartzea bilatuz; kaleko musikariak eta kantariak dira. Eihartze Aramendia / Pausu “Denak kuxkuxtu, denak kuxkuxtu!”, askok gogoratuko dute Sustraia taldearen Mustafa kantua hasi baino lehen ikus-entzuleek oihukatzen zutena, Patrick Mitxelena Mixu-rekin batera. “Gurekin hasi zen Mixu txarangan, eta ez dakit nola baina hortik atera zen txarangaren izena”, gogoratu du Beñat Elizondo Kuxkuxtu txarangako kideak. Dena den, lehenagotik ere musika eta kantua hara eta hona zabaltzen zuten, Herburuko txarangarekin: “Duela 30 bat urte, Duzunaritzeko (Nafarroa Beherea) bestak baino lehen etxe kurrida egin genuen, etxez etxe dirua bilduz. Laupabost musikari elkartu ginen eta horrela hasi ginen. Gehienak Urruñako Herburu auzoan bizi ginenez, izen hori jarri genion gure txarangari. Eta ordutik urteak pasatu diren arren eta izenez aldatu arren, toki batzuetan Herburuko txaranga deitzen digute!”. Modu inprobisatuan hasi zena hamabost urte ibili da festaz festa, eta beste hainbeste Kuxkuxturekin. “Orduan txarangak falta ziren, baina orain ere…”, dio Elizondok salaketa moduko bat eginez. Txarangak egon badaudela dio, baina ez txaranga mota jakin bat: “Musika eta kantua uztartzen dituen txaranga falta da. Guk instrumentu tradizionalak erabiltzen ditugu: txirula, perkusioa… Eta ziurrenik hori da gure berezitasuna, musika eta kantua nahasten ditugula. Jendea [...]

hendaiako hitza
Oarsoaldea
2011/07/22

Kuxkuxtu txaranga deitu arren, ez daude makurraldi garaian, loraldi ederrean baino. Musika eta kantua uztartzen dute, jendearen parte hartzea bilatuz; kaleko musikariak eta kantariak dira.

Eihartze Aramendia / Pausu

Kuxkuxtu txaranga

|isabel mancebo|

“Denak kuxkuxtu, denak kuxkuxtu!”, askok gogoratuko dute Sustraia taldearen Mustafa kantua hasi baino lehen ikus-entzuleek oihukatzen zutena, Patrick Mitxelena Mixu-rekin batera. “Gurekin hasi zen Mixu txarangan, eta ez dakit nola baina hortik atera zen txarangaren izena”, gogoratu du Beñat Elizondo Kuxkuxtu txarangako kideak.

Dena den, lehenagotik ere musika eta kantua hara eta hona zabaltzen zuten, Herburuko txarangarekin: “Duela 30 bat urte, Duzunaritzeko (Nafarroa Beherea) bestak baino lehen etxe kurrida egin genuen, etxez etxe dirua bilduz. Laupabost musikari elkartu ginen eta horrela hasi ginen. Gehienak Urruñako Herburu auzoan bizi ginenez, izen hori jarri genion gure txarangari. Eta ordutik urteak pasatu diren arren eta izenez aldatu arren, toki batzuetan Herburuko txaranga deitzen digute!”.

Modu inprobisatuan hasi zena hamabost urte ibili da festaz festa, eta beste hainbeste Kuxkuxturekin. “Orduan txarangak falta ziren, baina orain ere…”, dio Elizondok salaketa moduko bat eginez. Txarangak egon badaudela dio, baina ez txaranga mota jakin bat: “Musika eta kantua uztartzen dituen txaranga falta da. Guk instrumentu tradizionalak erabiltzen ditugu: txirula, perkusioa… Eta ziurrenik hori da gure berezitasuna, musika eta kantua nahasten ditugula. Jendea pozik, nigarrez… ikusten dugu. Beti oroituko niz Donostiako San Tomas Egunean emazte bat nigarrez. Faltan botatzen dugu kantua kalean, galdu egin da. Kantu jira deitzen den ekimena sortu da behintzat, ikusten da jendea gose dela”.

Kantuarekin, jendearen parte hartzea nahi izaten dute Kuxkuxtukoek, hori bilatzen dute. Parte hartze hori xaramelarekin lortzen dute, kantu liburuxkarekin, alegia. Orain dela hamar urte atera zuten liburuxka Goierriko ikastolekin batera. “Maleruski jende askok ez ditu ezagutzen kantuen hitzak buruz, beraz, horren bitartez jendeak kantatzen du. Iruñeko sanferminetan, esaterako, gonbidatu gintuen peñak panel handi batzuk jarri zituen kantuen letrekin”, azaldu du.

Bi disko eskuartean
Urruñako txarangak bi disko grabatu ditu eta gustura daude emaitzarekin, nahiz eta…: “Erran behar da kaleko musikariak eta kantariak girela, eszenatokia ez da sobera maite dugun tokia. Disko bat grabatzeko ongi landu behar dira kantuak, kaleko giroa ez da ikusten… baina hala ere grabatzea deliberatu ginuen»”. Lehenengo diskotik 2.000 ale saldu zituzten eta ez dago bat bera ere salgai. Bigarren diskoa orain urte eta erdi plazaratu zuten eta ateraldietan saltzen dituzte. “Disko horiek ez ditugu zuzenean grabatu, taldearen esentzia falta da nolabait. Hala ere, nahiko kontent gira”, aitortu du Elizondok.

Aurrera begira ez dute beste diskorik grabatzea pentsatu, momentu honetan ez da euren lehentasuna: “Gurea kalean ibiltzea da, ostatuetan”.

Bazter askotako kaleak eta ostatuak alaitzen dituzte, hainbeste, urria bitarte ez dutela enkargu gehiago hartuko. 60 ateraldi inguru izaten dituzte urtean Euskal Herritik: “Beti esaten dugu lasaiago ibili behar dugula, baina hitzordu finko batzuk baditugu, urtero joaiten gira eta horiei ezin diegu ezetz esan”.

Euskal Herritik kanpo ere ibili dira, hala nola, Bretainian, Korsikan, Flandrian, Nevadan, Alemanian… Egiten diztuzten ateraldien erdia laguntzeko dela nabarmendu du Elizondok: «Ikastolei laguntzeko, presoak, AEK, Korrika, AHT… Musik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.