Herriko ohiturak zaharrak berreskuratu asmoz ekin zion orain dela zazpi urte Itsas Mendi Kultur Elkarteak Santa Ana egunez Habanerak kantatu eta dantzatzeari , eta ekimenak ezin harrera hobea izan du herritar zein bisitarien artean. Asteartean berriz i...
Kuxkuxtu txaranga deitu arren, ez daude makurraldi garaian, loraldi ederrean baino. Musika eta kantua uztartzen dute, jendearen parte hartzea bilatuz; kaleko musikariak eta kantariak dira. Eihartze Aramendia / Pausu “Denak kuxkuxtu, denak kuxkuxtu!”, askok gogoratuko dute Sustraia taldearen Mustafa kantua hasi baino lehen ikus-entzuleek oihukatzen zutena, Patrick Mitxelena Mixu-rekin batera. “Gurekin hasi zen Mixu txarangan, eta ez dakit nola baina hortik atera zen txarangaren izena”, gogoratu du Beñat Elizondo Kuxkuxtu txarangako kideak. Dena den, lehenagotik ere musika eta kantua hara eta hona zabaltzen zuten, Herburuko txarangarekin: “Duela 30 bat urte, Duzunaritzeko (Nafarroa Beherea) bestak baino lehen etxe kurrida egin genuen, etxez etxe dirua bilduz. Laupabost musikari elkartu ginen eta horrela hasi ginen. Gehienak Urruñako Herburu auzoan bizi ginenez, izen hori jarri genion gure txarangari. Eta ordutik urteak pasatu diren arren eta izenez aldatu arren, toki batzuetan Herburuko txaranga deitzen digute!”. Modu inprobisatuan hasi zena hamabost urte ibili da festaz festa, eta beste hainbeste Kuxkuxturekin. “Orduan txarangak falta ziren, baina orain ere…”, dio Elizondok salaketa moduko bat eginez. Txarangak egon badaudela dio, baina ez txaranga mota jakin bat: “Musika eta kantua uztartzen dituen txaranga falta da. Guk instrumentu tradizionalak erabiltzen ditugu: txirula, perkusioa… Eta ziurrenik hori da gure berezitasuna, musika eta kantua nahasten ditugula. Jendea [...]
Atzo inauguratu zuten Arteando Ficoban, Espacio Atlantico azokako arduradunen eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalen elkarlanaren ondorioa den arte garaikidearen erakusketa. Astearte arte bisitatu daiteke, gaur eta asteartean arratsaldez, eta bihartik astelehena arte 12:00etatik 21:00etara. Pedro Txillidaren Ulises, lau metroko altuera duen brontzezko eskultura kokatu dute erakustazokaren atarian; aurten sortutako lana da, eta Alfa enpresaren maileguaren bitartez iritsi da Irunera.
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako piraguistek, etzi Zumaian egingo duten Urola Ibaiaren XXXV. Igoera-Jaitsieran parte hartuko dute, taldekako sailkapeneko lehen postua lortzeko helburuarekin. Hurrengo asteburuan Bidasoko XLV. Jaitsiera anto...
Oiasso Erromatar Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Faros y navegación en el mundo romano (Itsas argiak eta nabigazioa erromatar munduan) izenburuko ikastaroa antolatu dute hilaren 27 eta 28rako, gaztelaniaz. Oiassoko zuzendari Mertxe Urteagak...
Irun Hiria Musika Bandak kontzertu berezia emango du astelehenean Santiago auzoko Triangelu plazan, gaur hasiko diren festen barruan. Bandak Santiagoko Diana, Danborradaren martxa, Olatuen gainean nabigatzen eta Aldapa piezak joko ditu, denak auzokoak. Horiez gain, bi polka, pasodoble bat eta Ennio Morriconeren obren hautaketa bat interpretatuko dituzte, besteak beste. Gaur hasiko dira Santiago auzoko festak (ikus egitaraua). Ekitaldi pila antolatu ditu auzo elkarteak; izan ere, hiriko auzoen artean parte hartzaileenetakoa da Santiago. Gaurko eta biharko arratsalde eta gauerako antolatu dituzte ekitaldiak, eta igandean eta astelehenean egun osorako. Gaur haurrentzako jolasak iragarri dituzte arratsalderako. 19:30ean danborradaren azken entsegua eginen dute, eta afaldu ostean playback lehiaketaren unea izango da, Santiagoko Deabruek antolatuta. Iaz arrakasta itzela izan zuen. Biharko ekitaldi nagusiak X. Haur Mozorro lehiaketa, arratseko sardin jatea, eta gaueko Correfoc ikuskizun piromusikala izango dira. Santiagoko Deabruek antolatzen dute hori ere, baina ekintza parte hartzailea da; hori bai, burua estalita eta arropa bakeroarekin jantzita joatea gomendatu dute. Musikaren presentzia handia Etzi eta etzidamu musikak leku nabarmena izango du. Etzi Txistulari Bandaren Dianarekin hasiko da eguna, baina arratsaldeko danborradak bilduko du jende gehien. 19:00etan hasiko da eta honako hauek parte hartuko dute: Aldapa elkarteak, Bidasoaldeko erraldoiek, trikitilariek, arrantzaleen gurdiak, Irungo Atsegiña txarangak, ur zezenek [...]
Atzoko txupinazo eta ondorengoen ostean, herritarrek ez diote festari uko egin, eta asko izan dira gaur goizean (batik bat eguerdian) kalera atera direnak. Goizean urteroko prozesioa egin dute udaleko ordezkariek EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteko musika bada eta Ereintza dantza taldearekin laguntzarekin. Eguerdian, berriz, Maddalen Sariak banatu dituzte Errenteria Hiri Kulturgunean. Bertan, Idoia Arbelaitz eta Jose Luis Insausti aurtengo omenduei aitortza egin diete, eta oroigarri bana eman die Julen Mendoza alkateak. Bestalde, honakoak izan dira irabazleak Maddalen Sarietan: 1. maila prosa: 1. Saria: Maider Rioseco Palomero 2. Saria: Ander Martinez Lopez de Aberasturi 3. Saria: Olatz Gonzalez Corres 2. maila prosa: 1. Saria: Uxue Arrizabalaga Luzuriaga 2. Saria: Eneko Serrano Garcia 3. Saria: Lide Lasa Usabiaga 3. maila prosa: 1. Saria: Iñigo Pereda Oruezabala 2. Saria: Julen Irigarai Blanco 3. Saria: Garazi Diaz de Cerio Erzibengoa 1. maila poesia: 1. Saria: Leiren Marin Piñeiro 2. Saria: Irene Rodriguez Agor 3. Saria: Maddi Beltran Errandonea 2. maila poesia: 1. Saria: hutsik 2. Saria: Oihane Eugenio Cabezas 3. Saria: Unai Guerrero Mendez 3. maila poesia: 1. Saria: Estitxu Cruz Oliden 2. Saria: Naroa Rico Dadebat 3. Saria: hutsik Arratsaldean ere ez da ekitaldirik faltako. Besteak beste, Jose Antonio Zuloaga XVII. Memorialeko partidak [...]
B Taldea-Katxondoak: 6-5. Ixkiñarri-A Taldea: 2-5. Paketiak-B Taldea: 2-2. Oiartzun-Txost: 13-0. Neskak.com-Yuju: 4-0. Bonba-Txuri Urdin: 12-1. Fiat Panda-The Best: 9-1. Futbol Pandi-Bonba: 1-14. Kraks-LH 6A: 1-8. Mystikal-The Food: 4-4.
Onik aurkeztu dituzte Trintxerpeko Boveda Aisialdi Taldearekin kanpaldian zeuden gazteak. Mendian zebiltzan Montemediano de Camero (Errioxa, Espainia) herriaren inguruan (bertan egiten dute kanpaldia) baina ilundu egin zuen herrira itzuli baino lehen e...
Joan den asteko Irungo Gazte Antzerki Jaialdiko antolatzaileek aurtengo ekitaldiaren balorazio ona egin dute, eta urtetik urtera ikusle kopuruak gora egiten jarraitzen duela gaineratu dute. Eguraldi txarra izan zela eta, programatutako 27 ikuskizunetatik hiru bertan behera utzi behar izan zituzten, baina iaz baino jende gehiago hurbildu da aurten jaialdira. Bigarren aldia da Gazte Antzerki Jaialdia udan antolatzen dutela, eta udaleko Gazteria ordezkari Cristina Labordak ideia ona izan zela uste du. «Aurten ekitaldi gehienak kalera atera ditugu eta horrek ikusleen erantzun ona ekarri du», esan du Labordak. Nolanahi ere, ikusle kopurua iazkoaren antzekoa izan da, zertxobait goitik —3.213 lagun iaz eta 3.267 aurten—. Hori bai, egitarauko hiru ikuskizun ez zituzten egin, euriagatik. Labordak auzoetan egindako saioak oso positiboki baloratu ditu. 500 lagunetik gora hurbildu ziren saioetara. Euskara gero eta presenteago Euskararen presentzia geroz eta handiagoa dela ere nabarmendu du Gazteria ordezkariak: «Programatu ditugun obretatik lau izan dira euskaraz, eta bakarrizketa lehiaketara aurkeztutakoen artean bik euskaraz egin zuten; horietako batek, gainera, finalerako sailkatzea lortu zuen». Bestela, «kalitate handiko» hiru obra aipatu ditu Cristina Labordak: batetik, Macadames Parisko konpainiaren lana; bestetik En la Lona antzerki taldearen Exodo kaleko obra, gauez egin zutena, eta, azkenik, jaialdia itxi zuen obra, Teatro de Malta taldearen Absurdo [...]
Osasuna eta Betis futbol taldeak ariko dira, etxeko Real Unionekin batera, astelehenean Stadium Galen jokatuko den triangularrean. 45 minutuko partidak jokatuko dituzte, denek denen kontra. 19:30ean hasiko dira lehiak. Bazkide izan ala ez, sarrera baka...
Mentxu Gal artista irundarrari buruz inoiz egin den atzera begirako erakusketarik zabalena ireki zuten herenegun Tolosako (Gipuzkoa) Aranburu Jauregian, Santa Mariaren plazan. Galen 45 lan bildu dituzte Tolosan, Menchu Gal, kolorearen poza goiburuko bi...