Artea gertutik ikusita
Atzo inauguratu zuten Arteando Ficoban, Espacio Atlantico azokako arduradunen eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalen elkarlanaren ondorioa den arte garaikidearen erakusketa. Astearte arte bisitatu daiteke, gaur eta asteartean arratsaldez, eta bihartik astelehena arte 12:00etatik 21:00etara. Pedro Txillidaren Ulises, lau metroko altuera duen brontzezko eskultura kokatu dute erakustazokaren atarian; aurten sortutako lana da, eta Alfa enpresaren maileguaren bitartez iritsi da Irunera.