Gazte Antzerki Jaialdia egonkortu dela dio Labordak
Joan den asteko Irungo Gazte Antzerki Jaialdiko antolatzaileek aurtengo ekitaldiaren balorazio ona egin dute, eta urtetik urtera ikusle kopuruak gora egiten jarraitzen duela gaineratu dute. Eguraldi txarra izan zela eta, programatutako 27 ikuskizunetatik hiru bertan behera utzi behar izan zituzten, baina iaz baino jende gehiago hurbildu da aurten jaialdira. Bigarren aldia da Gazte Antzerki Jaialdia udan antolatzen dutela, eta udaleko Gazteria ordezkari Cristina Labordak ideia ona izan zela uste du. «Aurten ekitaldi gehienak kalera atera ditugu eta horrek ikusleen erantzun ona ekarri du», esan du Labordak. Nolanahi ere, ikusle kopurua iazkoaren antzekoa izan da, zertxobait goitik —3.213 lagun iaz eta 3.267 aurten—. Hori bai, egitarauko hiru ikuskizun ez zituzten egin, euriagatik. Labordak auzoetan egindako saioak oso positiboki baloratu ditu. 500 lagunetik gora hurbildu ziren saioetara. Euskara gero eta presenteago Euskararen presentzia geroz eta handiagoa dela ere nabarmendu du Gazteria ordezkariak: «Programatu ditugun obretatik lau izan dira euskaraz, eta bakarrizketa lehiaketara aurkeztutakoen artean bik euskaraz egin zuten; horietako batek, gainera, finalerako sailkatzea lortu zuen». Bestela, «kalitate handiko» hiru obra aipatu ditu Cristina Labordak: batetik, Macadames Parisko konpainiaren lana; bestetik En la Lona antzerki taldearen Exodo kaleko obra, gauez egin zutena, eta, azkenik, jaialdia itxi zuen obra, Teatro de Malta taldearen Absurdo [...]
Joan den asteko Irungo Gazte Antzerki Jaialdiko antolatzaileek aurtengo ekitaldiaren balorazio ona egin dute, eta urtetik urtera ikusle kopuruak gora egiten jarraitzen duela gaineratu dute. Eguraldi txarra izan zela eta, programatutako 27 ikuskizunetatik hiru bertan behera utzi behar izan zituzten, baina iaz baino jende gehiago hurbildu da aurten jaialdira.
Bigarren aldia da Gazte Antzerki Jaialdia udan antolatzen dutela, eta udaleko Gazteria ordezkari Cristina Labordak ideia ona izan zela uste du. «Aurten ekitaldi gehienak kalera atera ditugu eta horrek ikusleen erantzun ona ekarri du», esan du Labordak. Nolanahi ere, ikusle kopurua iazkoaren antzekoa izan da, zertxobait goitik —3.213 lagun iaz eta 3.267 aurten—. Hori bai, egitarauko hiru ikuskizun ez zituzten egin, euriagatik. Labordak auzoetan egindako saioak oso positiboki baloratu ditu. 500 lagunetik gora hurbildu ziren saioetara.
Euskara gero eta presenteago
Euskararen presentzia geroz eta handiagoa dela ere nabarmendu du Gazteria ordezkariak: «Programatu ditugun obretatik lau izan dira euskaraz, eta bakarrizketa lehiaketara aurkeztutakoen artean bik euskaraz egin zuten; horietako batek, gainera, finalerako sailkatzea lortu zuen».
Bestela, «kalitate handiko» hiru obra aipatu ditu Cristina Labordak: batetik, Macadames Parisko konpainiaren lana; bestetik En la Lona antzerki taldearen Exodo kaleko obra, gauez egin zutena, eta, azkenik, jaialdia itxi zuen obra, Teatro de Malta taldearen Absurdo ma non troppo. «Lanaren kalitateagatik, eszenaratzeagatik, eta aktoreen bertsatilitateagatik, ikusleak zoratuta irten dira Amaiatik», esan du Labordak.
Labordaren esanetan, jaialdiaren formatua sendotu egin da, «oso nota altuarekin, gainera», eta Teatro de Malta konpainiaren antzezlana «amaiera bikaina» izan zen.