Santiotan Habanerak abestuko dituzte zazpigarrenez
Herriko ohiturak zaharrak berreskuratu asmoz ekin zion orain dela zazpi urte Itsas Mendi Kultur Elkarteak Santa Ana egunez Habanerak kantatu eta dantzatzeari , eta ekimenak ezin harrera hobea izan du herritar zein bisitarien artean. Asteartean berriz i...
Herriko ohiturak zaharrak berreskuratu asmoz ekin zion orain dela zazpi urte Itsas Mendi Kultur Elkarteak Santa Ana egunez Habanerak kantatu eta dantzatzeari , eta ekimenak ezin harrera hobea izan du herritar zein bisitarien artean. Asteartean berriz irtengo dira Donibaneko plazara, 22:30etik aurrera. Antolatzaileek iragarri dutenez, hamahiru habanera kantatu dituzte, jarraian zehazten direnak: Estos si que son parajes; Ay, Lola, si tu me quieres; Berriro Itzuliko Balitz; La borrachita; Ameriketara joan nintzan; La Paloma; Pasaiako herritik dator notizia; Habanera del Guria; Donibaneko Habanera; Txakolina; Salio de Jamaica; Habanera baten oihartzuna; Maritxu nora zoaz