Musika Bandak Santiagoko doinuak joko ditu astelehenean auzoko jaietan
Irun Hiria Musika Bandak kontzertu berezia emango du astelehenean Santiago auzoko Triangelu plazan, gaur hasiko diren festen barruan. Bandak Santiagoko Diana, Danborradaren martxa, Olatuen gainean nabigatzen eta Aldapa piezak joko ditu, denak auzokoak. Horiez gain, bi polka, pasodoble bat eta Ennio Morriconeren obren hautaketa bat interpretatuko dituzte, besteak beste. Gaur hasiko dira Santiago auzoko festak (ikus egitaraua). Ekitaldi pila antolatu ditu auzo elkarteak; izan ere, hiriko auzoen artean parte hartzaileenetakoa da Santiago. Gaurko eta biharko arratsalde eta gauerako antolatu dituzte ekitaldiak, eta igandean eta astelehenean egun osorako. Gaur haurrentzako jolasak iragarri dituzte arratsalderako. 19:30ean danborradaren azken entsegua eginen dute, eta afaldu ostean playback lehiaketaren unea izango da, Santiagoko Deabruek antolatuta. Iaz arrakasta itzela izan zuen. Biharko ekitaldi nagusiak X. Haur Mozorro lehiaketa, arratseko sardin jatea, eta gaueko Correfoc ikuskizun piromusikala izango dira. Santiagoko Deabruek antolatzen dute hori ere, baina ekintza parte hartzailea da; hori bai, burua estalita eta arropa bakeroarekin jantzita joatea gomendatu dute. Musikaren presentzia handia Etzi eta etzidamu musikak leku nabarmena izango du. Etzi Txistulari Bandaren Dianarekin hasiko da eguna, baina arratsaldeko danborradak bilduko du jende gehien. 19:00etan hasiko da eta honako hauek parte hartuko dute: Aldapa elkarteak, Bidasoaldeko erraldoiek, trikitilariek, arrantzaleen gurdiak, Irungo Atsegiña txarangak, ur zezenek [...]
Irun Hiria Musika Bandak kontzertu berezia emango du astelehenean Santiago auzoko Triangelu plazan, gaur hasiko diren festen barruan. Bandak Santiagoko Diana, Danborradaren martxa, Olatuen gainean nabigatzen eta Aldapa piezak joko ditu, denak auzokoak. Horiez gain, bi polka, pasodoble bat eta Ennio Morriconeren obren hautaketa bat interpretatuko dituzte, besteak beste.
Gaur hasiko dira Santiago auzoko festak (ikus egitaraua). Ekitaldi pila antolatu ditu auzo elkarteak; izan ere, hiriko auzoen artean parte hartzaileenetakoa da Santiago. Gaurko eta biharko arratsalde eta gauerako antolatu dituzte ekitaldiak, eta igandean eta astelehenean egun osorako.
Gaur haurrentzako jolasak iragarri dituzte arratsalderako. 19:30ean danborradaren azken entsegua eginen dute, eta afaldu ostean playback lehiaketaren unea izango da, Santiagoko Deabruek antolatuta. Iaz arrakasta itzela izan zuen.
Biharko ekitaldi nagusiak X. Haur Mozorro lehiaketa, arratseko sardin jatea, eta gaueko Correfoc ikuskizun piromusikala izango dira. Santiagoko Deabruek antolatzen dute hori ere, baina ekintza parte hartzailea da; hori bai, burua estalita eta arropa bakeroarekin jantzita joatea gomendatu dute.
Musikaren presentzia handia
Etzi eta etzidamu musikak leku nabarmena izango du. Etzi Txistulari Bandaren Dianarekin hasiko da eguna, baina arratsaldeko danborradak bilduko du jende gehien. 19:00etan hasiko da eta honako hauek parte hartuko dute: Aldapa elkarteak, Bidasoaldeko erraldoiek, trikitilariek, arrantzaleen gurdiak, Irungo Atsegiña txarangak, ur zezenek eta, noski, Santiagoko Haur danborradak.
Astelehenean Herri Lasterketa egingo dute, 10:00etan. Izena bertan eman behar da, ordu erdi lehenago. Bandaren doinuez gain, Irungo Atsegiñako fanfarreak giroa jarriko du, arratsaldean. 21:30ean bukatuko dira festak, suzko trakarekin.