Bovedarekin kanpaldian dauden gazteak erreskatatu behar izan dituzte
Onik aurkeztu dituzte Trintxerpeko Boveda Aisialdi Taldearekin kanpaldian zeuden gazteak. Mendian zebiltzan Montemediano de Camero (Errioxa, Espainia) herriaren inguruan (bertan egiten dute kanpaldia) baina ilundu egin zuen herrira itzuli baino lehen e...
Onik aurkeztu dituzte Trintxerpeko Boveda Aisialdi Taldearekin kanpaldian zeuden gazteak. Mendian zebiltzan Montemediano de Camero (Errioxa, Espainia) herriaren inguruan (bertan egiten dute kanpaldia) baina ilundu egin zuen herrira itzuli baino lehen eta mendian eman behar izan zuten gaua, etxola batean. 12 eta 15 urte arteko gazteak dira guztiak, gehienak pasaitarrak, eta bi begiralerekin zeuden mendian. Lasai zeuden gaua etxolan ematea erabaki zutenean, baina lainoa sartu eta euria hasi zuen gauerdian. Egoera ikusita begiraleek 112ra deitu zuten eta Guardia Zibilak irten behar izan zuen haien bila.