Ez dute erritmoa galdu madalenek
Atzoko txupinazo eta ondorengoen ostean, herritarrek ez diote festari uko egin, eta asko izan dira gaur goizean (batik bat eguerdian) kalera atera direnak. Goizean urteroko prozesioa egin dute udaleko ordezkariek EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteko musika bada eta Ereintza dantza taldearekin laguntzarekin. Eguerdian, berriz, Maddalen Sariak banatu dituzte Errenteria Hiri Kulturgunean. Bertan, Idoia Arbelaitz eta Jose Luis Insausti aurtengo omenduei aitortza egin diete, eta oroigarri bana eman die Julen Mendoza alkateak. Bestalde, honakoak izan dira irabazleak Maddalen Sarietan: 1. maila prosa: 1. Saria: Maider Rioseco Palomero 2. Saria: Ander Martinez Lopez de Aberasturi 3. Saria: Olatz Gonzalez Corres 2. maila prosa: 1. Saria: Uxue Arrizabalaga Luzuriaga 2. Saria: Eneko Serrano Garcia 3. Saria: Lide Lasa Usabiaga 3. maila prosa: 1. Saria: Iñigo Pereda Oruezabala 2. Saria: Julen Irigarai Blanco 3. Saria: Garazi Diaz de Cerio Erzibengoa 1. maila poesia: 1. Saria: Leiren Marin Piñeiro 2. Saria: Irene Rodriguez Agor 3. Saria: Maddi Beltran Errandonea 2. maila poesia: 1. Saria: hutsik 2. Saria: Oihane Eugenio Cabezas 3. Saria: Unai Guerrero Mendez 3. maila poesia: 1. Saria: Estitxu Cruz Oliden 2. Saria: Naroa Rico Dadebat 3. Saria: hutsik Arratsaldean ere ez da ekitaldirik faltako. Besteak beste, Jose Antonio Zuloaga XVII. Memorialeko partidak [...]
Atzoko txupinazo eta ondorengoen ostean, herritarrek ez diote festari uko egin, eta asko izan dira gaur goizean (batik bat eguerdian) kalera atera direnak. Goizean urteroko prozesioa egin dute udaleko ordezkariek EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteko musika bada eta Ereintza dantza taldearekin laguntzarekin.
Eguerdian, berriz, Maddalen Sariak banatu dituzte Errenteria Hiri Kulturgunean. Bertan, Idoia Arbelaitz eta Jose Luis Insausti aurtengo omenduei aitortza egin diete, eta oroigarri bana eman die Julen Mendoza alkateak. Bestalde, honakoak izan dira irabazleak Maddalen Sarietan:
1. maila prosa:
1. Saria: Maider Rioseco Palomero
2. Saria: Ander Martinez Lopez de Aberasturi
3. Saria: Olatz Gonzalez Corres
2. maila prosa:
1. Saria: Uxue Arrizabalaga Luzuriaga
2. Saria: Eneko Serrano Garcia
3. Saria: Lide Lasa Usabiaga
3. maila prosa:
1. Saria: Iñigo Pereda Oruezabala
2. Saria: Julen Irigarai Blanco
3. Saria: Garazi Diaz de Cerio Erzibengoa
1. maila poesia:
1. Saria: Leiren Marin Piñeiro
2. Saria: Irene Rodriguez Agor
3. Saria: Maddi Beltran Errandonea
2. maila poesia:
1. Saria: hutsik
2. Saria: Oihane Eugenio Cabezas
3. Saria: Unai Guerrero Mendez
3. maila poesia:
1. Saria: Estitxu Cruz Oliden
2. Saria: Naroa Rico Dadebat
3. Saria: hutsik
Arratsaldean ere ez da ekitaldirik faltako. Besteak beste, Jose Antonio Zuloaga XVII. Memorialeko partidak jokatuko dituzte, eta 500 haur aterako dira danborren jaian. Egitarau osoa errenteria.hitza.info-n ikus daiteke PDFn.