Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Neska arraunlariek botako duten txupinarekin hasiko dira Santio Jaiak Donibanen

Etzi jai giro betean murgilduko da Donibane. Bigarren festek hartuko dute lekukoa Pasaiako barrutian, Santio Jaiek, hain zuzen. Astebete iraungo dute, urtero bezala San Inazio egunean emango diete bukaera. Aurten San Juango neska arraunlariek botako dute txupina, 20:00etan, ikurrinaren igoerarekin batera. Jai Batzordeak egitarau oparoa prestatu dute, gustu guztientzako prestatua. Dantzaldiak, musika, bazkariak… Santio eguna ospatzeaz gain, hilaren 25ean, beste hainbat egun ere ospatuko dituzte sanjuandarrek; besteak beste, Santa Ana eguna hilaren 26an, San Pantaleon hurrengo egunean eta San Inazio datorren asteko igandean. Hilaren 28an atseden hartzeko baliatuko dute, indarrak hartu eta hurrengo hiru egunetan berriro festekin jarraitzeko. Egitaraua: ETZI, HILAK 24 10:00etan. Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian. 18:00etan. Gazteen arteko herri triatloia. 20:00etan. Jai hasierako txupinazoa eta ikurrin igotzea San Juango neska arraunlarien eskutik. 20:15ean. Dantzaldia Santiago plazan Obenekue taldearekin. 21:30ean. Herri afaria Bonantzan, bakarlari batek lagunduta. 21:45ean. Dantzaldiaren atsedenaldia. 22:30etik 01:30era. Dantzaldia berriro Roberto Etxebarria hirukotearen eskutik. 00:00etan. Karaokea Bonantzan. HILAK 25, ASTELEHENA. SANTIO EGUNA 07:30ean. Diana herrian zehar. 08:00etan. Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan. 10:00etan. XXIV. Gaztelutxoko bizikleta igoera, Vicente Carballaresen omenez. Oharra: kaskoa janztea derrigorrezkoa da. 12:00etan. Herri jokoak plazan. Toka, boloak eta igela. 12:00etan. Trikitrilariak herrian zehar. 14:30ean. Paella jatea plazan. Txartelak salgai Itziar, Patxiku [...]

pasaiako hitza
Pasaia
2011/07/22

Etzi jai giro betean murgilduko da Donibane. Bigarren festek hartuko dute lekukoa Pasaiako barrutian, Santio Jaiek, hain zuzen. Astebete iraungo dute, urtero bezala San Inazio egunean emango diete bukaera. Aurten San Juango neska arraunlariek botako dute txupina, 20:00etan, ikurrinaren igoerarekin batera.

Jai Batzordeak egitarau oparoa prestatu dute, gustu guztientzako prestatua. Dantzaldiak, musika, bazkariak…
Santio eguna ospatzeaz gain, hilaren 25ean, beste hainbat egun ere ospatuko dituzte sanjuandarrek; besteak beste, Santa Ana eguna hilaren 26an, San Pantaleon hurrengo egunean eta San Inazio datorren asteko igandean. Hilaren 28an atseden hartzeko baliatuko dute, indarrak hartu eta hurrengo hiru egunetan berriro festekin jarraitzeko.

Egitaraua:

ETZI, HILAK 24

  • 10:00etan. Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian.
  • 18:00etan. Gazteen arteko herri triatloia.
  • 20:00etan. Jai hasierako txupinazoa eta ikurrin igotzea San Juango neska arraunlarien eskutik.
  • 20:15ean. Dantzaldia Santiago plazan Obenekue taldearekin.
  • 21:30ean. Herri afaria Bonantzan, bakarlari batek lagunduta.
  • 21:45ean. Dantzaldiaren atsedenaldia.
  • 22:30etik 01:30era. Dantzaldia berriro Roberto Etxebarria hirukotearen eskutik.
  • 00:00etan. Karaokea Bonantzan.

HILAK 25, ASTELEHENA. SANTIO EGUNA

  • 07:30ean. Diana herrian zehar.
  • 08:00etan. Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan.
  • 10:00etan. XXIV. Gaztelutxoko bizikleta igoera, Vicente Carballaresen omenez. Oharra: kaskoa janztea derrigorrezkoa da.
  • 12:00etan. Herri jokoak plazan. Toka, boloak eta igela.
  • 12:00etan. Trikitrilariak herrian zehar.
  • 14:30ean. Paella jatea plazan. Txartelak salgai Itziar, Patxiku eta Pari-berrin 6 eurotan.
  • 17:30ean. Mus txapelketa Bonantzan.
  • 18:30ean. XXII. Gazteen Dantza Askeko txapelketa, Itsas Mendi txistulari taldeak antolatua.
  • 20:00etan. Herri kirolen jaialdia plazan: aizkolariak Jon Rekondo eta Fausto Mugerza, harrijasotzailea Austin Landarbide.
  • 21:00etatik 01:30era. Dantzaldia Santiago plazan Obaneuke taldearen eskutik.

HILAK 26, ASTEARTEA. SANTA ANA EGUNA

  • 10:00etan. Gaztetxoen arteko pilota partidak pilotalekuan.
  • 11:00etan. Meza nagusia Santa Anako ermitan.
  • 12:00etan. Karabina-tiroko txapelketa Santiago plazan.
  • 16:00etan. Arrantza txapelketa gaztetxoentzat Bonantzan eta Santiago plazan (zizareak norberak eraman behar ditu).
  • 18:00etan. Sorpresa.
  • 18:30ean. Haurrentzako askaria Santiago plazan.
  • 19:30ean. Gazteentzako arraun eskola. Traineruan arraun egiteko aukera (6 urtetik 14 urte bitartekoentzat).
  • 22:30ean. VII. Habanerak izango dira Santiago plazan. Gero, dantzaldia Tsunami taldearekin.
  • 00:00etan. Kontzertua gazteen txoznan.

HILAK 27, ASTEAZKENA. SAN PANTALEON

  • 10:00etan. Diana herrian zehar txistulariekin.
  • 12:00etan. Igel, bote eta toka txapelketa Santiago plazan, Aiton-amunen Aterpearen eskutik.
  • 14:00etan. VI. Lore-dekorazio Lehiaketa.
  • 14:00etan. Aiton-amonen bazkaria. Jarraian, giroa alaitzeko, musika eta dantza.
  • 15:30ean. Herriko koadrilek sardinak eta ikatza jasoko dituzte.
  • 16:15etatik 19:30era. Pasai txaranga herrian zehar.
  • 19:00etan. Sardina jatea herri osoan zehar, herriko koadrilen eskutik.
  • 19:00etan. Independentziaren aldeko kalejira.
  • 19:30etik 22:00etara. Dantzaldia Santiago plazan Modestorekin.
  • 22:30ean. Arrantzaleen danborrada, Konstantzia bandaren laguntzarekin. Gero, mutxikoak dantzak plazan.
  • 23:30ean. Musika eta dantzaldia plazan Modestorekin .
  • 00:00etan. DJ Bull txosnetan.

HILAK 28, OSTEGUNA

  • Atseden eguna.

HILAK 29, OSTIRALA

  • 11:15ean. Buruhandiak Meipitik plazara trikitilariak lagunduta.
  • 11:45ean. Haur eta gaztetxoentzat jolasak Santiago plazan, Itsas Gelaren eskutik.
  • 13:30ean. Bazkaria haur eta gaztetxoentzat plazan (dohainik). Ondoren jolasak.
  • 14:30ean. Gazte bazkaria Bonantzan. Trikitrixa…
  • 15:30ean. Apar-festa eta ur globoen borroka Santiago plazan haur eta gaztetxoentzat.
  • 16:30ean. Sorpresa.
  • 17:30ean. Baltsak Errekatik plazaraino. Abordaiara (baltsa puzgarriak bakarrik onartuko dira).
  • 18:30ean. Gazteen arteko olinpiadak plazan.
  • 20:30etik 22:00etara. Dantzaldia Santiago plazan Oinaztu taldearen eskutik.
  • 21:30ean. Herri afaria Bonantzan: txerri errea. Tiketak 5 eurotan Itziar tabernan salgai. Ondoren Elektrotxaranga Bonantzan.
  • 22:00etan. Atsedenaldia.
  • 22:30etik 01:30era. Dantzaldia Santiago plazan Oinaztu taldearen eskutik.
  • 00:00etan. DJ festa Bonantzan.

HILAK 30, LARUNBATA. PRESO ETA IHESLARIEN EGUNA

  • 11:00etan. Diana trikitilariekin plazan.
  • 11:00etan. Haur lasterketa Tratu ona nahi dut lelopean, adingabeei tratu ona ematearen aldeko kanpainaren barruan. 2 maila izango dira: 6 urtetik 9ra eta 10 urtetik 14ra.
  • 11:30ean. Apar-festa eta ur-globoen borroka gaztetxoentzat plazan.
  • 13:00etan. Patata Tropikala antzerki taldeak azken ikuskizuna.
  • 17:30ean. Dultzaineroak eta trikitilariak herrian zehar.
  • 18:00etan. Pasaiako Ikurrinaren XXVII. estropada
  • 18:00etan. Nazioen arteko joko topaketak; Katalunia, Galizia eta Euskal-Herria.
  • 19:30ean. Dultzaineroak herrian zehar.
  • 20:00etatik 21:30era. Dantzaldia plazan Modestorekin.
  • 21:30ean. Barrikotea plazan.
  • 22:30ean. Denok kanta zaharrak kantatzera.
  • 23:30ean. Zezensuzkoa.
  • 00:00etan. Preso eta errefuxiatuen aldeko omenaldia eta aurresku herrikoia plazan.
  • 00:00etatik 02:00etara. Dantzaldia plazan.


HILAK 31, IGANDEA. SAN INAZIO EGUNA

  • 08:00etan. Sokamuturra Donibane kalean eta Santiago plazan.
  • 09:00etan. Itsas diana Konstantzia bandarekin. Ondoren herrian barrena ibiliko dira.
  • 10:00etan. Kalejira txistulariekin.
  • 12:00etan. Batelarien desfilea Meipitik Konstantzia bandarekin.
  • 12:30ean. Batelarien ontziratzea eta estropada. Ondoren batelarien Zortzikoa eta sari-banaketa.
  • 14:30ean. Batelari guztientzat bazkaria Yola elkartean.
  • 17:00etan. Gaztetxoentzat puzgarriak plazan.
  • 18:30ean. Gaztetxoentzat askaria.
  • 19:00etan. Haur eta gaztetxoentzako ikuskizun berezia plazan. Kidan magoa ikuskizun berriarekin.
  • 20:30etik 01:30era. Dantzaldia Modestorekin.
  • 22:30ean. Gazte eta helduen danborrada badian zehar Pasai txarangarekin, Itsasmendik antolatua.
  • 23:00etan. Su-festa badian, Zaragozana etxearen eskutik. Ondoren, danborrada kalean zehar eta ikurrinaren jaitsiera.
  • 23:30ean. Jaiak amaitzeko, musika eta dantzaldia Santiago plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.