Azken eguna euripean, baina giro onean
Gaur gaueko zezensuzkoaren suziriekin eta Zentenarioa-rekin amaituko dira Madalen Jaiak. Bost egun luze iraun dituzte festek, eta goiz, arratsalde eta gauean jai giroa izan da nagusi. Hala ere, aurten laino grisa gainetik kendu ezinik pasatu dituzte madalenak oreretarrek, euria izan baita nagusi batik bat azken egunetan. Gaur, Santiago Egunean, indarrak lehen egunean bezala ez zeudela nabaritzen zen arren, herritarrak animatu dira goizean prestatuta zeuden ekintzetan parte hartzera. Goizean goiz, meza nagusia izan da parrokian, hango abesbatzak lagunduta. Handik ateratakoan, Maria Madalenaren irudia ermitara eraman dute prozesioan. Eguerdian, bertsolaritzari egin diote tartea Foru plazan. Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza aritzekoak ziren, baina bertsolari bizkaitarra ez da agertu, eta bakarkako saioa egin du hernaniarrak. Aurretik Maider eta Ixiar trikitilariek girotu dute plaza. Arratsaldean, berriz, egun osoan zehar prestatzen ibili diren txahala probatzeko aukera izango da Zumardian. Iaz bezala, Euskaldarrak elkarteko kideek 2.500 pintxu inguru banatuko dituzte. Xanti eta Maialen ere ez dira gelditu jai guztietan, eta goizean euria dela eta udaletxetik atera gabe ibili badira ere, ea arratsaldean atertu eta kaleetan barrena ibiltzeko aukera daukaten. Hala ere, laster iritsiko zaie atseden hartzeko denbora, eta iluntzean agurra egingo diete herritarrek. Gauean, berriz, zezensuzkoaren suziriekin eta Zentenarioa-rekin amaituko dira jaiak. Hemendik urtebetera ere bi [...]
Gaur gaueko zezensuzkoaren suziriekin eta Zentenarioa-rekin amaituko dira Madalen Jaiak. Bost egun luze iraun dituzte festek, eta goiz, arratsalde eta gauean jai giroa izan da nagusi. Hala ere, aurten laino grisa gainetik kendu ezinik pasatu dituzte madalenak oreretarrek, euria izan baita nagusi batik bat azken egunetan.
Gaur, Santiago Egunean, indarrak lehen egunean bezala ez zeudela nabaritzen zen arren, herritarrak animatu dira goizean prestatuta zeuden ekintzetan parte hartzera. Goizean goiz, meza nagusia izan da parrokian, hango abesbatzak lagunduta. Handik ateratakoan, Maria Madalenaren irudia ermitara eraman dute prozesioan.
Eguerdian, bertsolaritzari egin diote tartea Foru plazan. Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza aritzekoak ziren, baina bertsolari bizkaitarra ez da agertu, eta bakarkako saioa egin du hernaniarrak. Aurretik Maider eta Ixiar trikitilariek girotu dute plaza.
Arratsaldean, berriz, egun osoan zehar prestatzen ibili diren txahala probatzeko aukera izango da Zumardian. Iaz bezala, Euskaldarrak elkarteko kideek 2.500 pintxu inguru banatuko dituzte.
Xanti eta Maialen ere ez dira gelditu jai guztietan, eta goizean euria dela eta udaletxetik atera gabe ibili badira ere, ea arratsaldean atertu eta kaleetan barrena ibiltzeko aukera daukaten. Hala ere, laster iritsiko zaie atseden hartzeko denbora, eta iluntzean agurra egingo diete herritarrek.
Gauean, berriz, zezensuzkoaren suziriekin eta Zentenarioa-rekin amaituko dira jaiak. Hemendik urtebetera ere bi protagonista horiekin hasiko dira madalenak: suziria eta Zentenarioa.
Gaurko egitaraua:
18:30. Buruhandiak eta erraldoiak ibiliko dira herriko kaleetan.
18:00-18:30. Flashmob, Biteri kalean.
19:00. Zezen bolaztatuak, Gaztañoko zezen plazan. Ondoren, zezen plazatik jaitsiera izango da, Amulletako danborren kofradiak eta Tximeleta txarangak girotuta.
19:00-21:00. Dantza jaialdia, Diputazio plazan. Antolatzailea: Eureka dantza taldea.
19:00. Erretako txahalen IX. Dastaketa Erraldoia, Gamon Zumardian. Antolatzailea: Euskaldarrak elkartea.
19:30. Xanti eta Maialen erraldoien agurra, Herriko Enparantzan.
20:00. Antzerki emanaldia, Euskal gunean.
22:30. Errenteriako Musika Elkartearen bandaren emanaldia, Gamon Zumardian.
23:00-01:00. Herriko koadrilen arteko jolasak, Euskal gunean.
00:00-01:00. Zezensuzkoa irtengo da. Ondoren, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Bandak jaiak amaitzeko Zentenarioa joko du.