Beach Soccer Cup 2011 hasiko dute bihar hondartzan
Bihar eta ostiral artean, Hondarribiko hondartzan eskaintzen duten Hondar Kirol zerbitzuen barne, II. Hondarribia Beach Soccer Cup 2011 jokatuko dute. Hondarribiko hondartzako kirol instalazioetan izango da txapelketa, eta lau egunez jokatuko dute, 16:...
Bihar eta ostiral artean, Hondarribiko hondartzan eskaintzen duten Hondar Kirol zerbitzuen barne, II. Hondarribia Beach Soccer Cup 2011 jokatuko dute. Hondarribiko hondartzako kirol instalazioetan izango da txapelketa, eta lau egunez jokatuko dute, 16:00etatik eta 20:00etara. Txapelketa 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta izen emateak Hondar Kirolak-eko informazio puntuan egin behar dira, hondartzan jarrita duten etxolan, hain zuzen ere. Taldeak gutxienez sei jokalarik osatuta egon behar dira, eta txapelketako finala ostiralean egingo dute.
Hondar kirolak udan
Hondar Kirolak doan da, eta zerbitzua astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara irekita dago, eta bertan gazteek kudeatutako eta gazteei zuzendutako kirol animazioak eskaintzen dituzte.