Elorsoro kiroldegia abuztuaren 16ra arte itxi dute, lanak egiteko
Udaro bezala, aurten ere Elorsoro kiroldegiko erabiltzaileek ezin izango dute zenbait egunez kirol azpiegitura erabili. Aurten, zehazki, atzo itxi zuten kiroldegia, eta abuztuaren 26ra arte egongo da itxita. Berrikuntza lanak egiteko eta ohiko mantenu ...
Udaro bezala, aurten ere Elorsoro kiroldegiko erabiltzaileek ezin izango dute zenbait egunez kirol azpiegitura erabili. Aurten, zehazki, atzo itxi zuten kiroldegia, eta abuztuaren 26ra arte egongo da itxita. Berrikuntza lanak egiteko eta ohiko mantenu zereginak egiteko itxiko dute Oiartzungo kiroldegia. Abuztuaren erdialdean, beraz, zerbitzu berri horiez gozatzeko aukera izango da.
Hobetzeko lanak
Hala, aurten, Oiartzungo Udalak iragarri du «inbertsio garrantzitsuak» egingo dituztela egun horietan zehar kiroldegian. Honakoak dira: sarrerako atea automatizatuko dute; aldageletan elementu batzuk gehituko dituzte (ile lehorgailuak, besteak beste); pistako argiguneak aldatuko dituzte; gasolio biltokietan errebisioa egingo dute, eta ur beroaren edukiontziak egokituko dira.
Oiartzungo Udaletik jakinarazi dute lan horiez gain beste hainbat egingo dituztela. Udako itxialdian egiten dituzten ohiko lanak dira horiek guztiak. Honakoak dira: garbiketa orokorra, eta igerileku, dutxa eta termak hustu, desinfektatu eta bete.