Madrilera txangoa egingo dute Kasino Zaharreko kideek
Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak txango bat antolatu du urriaren 1etik 8ra, Madrilen bisita bat egiteko. Izena emateko epea ireki dute Adinekoen Etxearen bulegoan eta pertsona bakoitzak bi izenemate egin ditzake gehienez. Ibilaldian zehar, Madril, Cuen...
Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak txango bat antolatu du urriaren 1etik 8ra, Madrilen bisita bat egiteko. Izena emateko epea ireki dute Adinekoen Etxearen bulegoan eta pertsona bakoitzak bi izenemate egin ditzake gehienez.
Ibilaldian zehar, Madril, Cuenca, Chinchon, Segovia, Avila, El Escorial eta Aranjuez bisitatuko dituzte. Prezioa 400 eurokoa izango da bi oheko logelan eta 546 euro ohe bakarrekoan, autobusa, otorduak, egonaldia eta txangoak barne. Izena emateko, astelehena, asteazkena eta ostiraletan, 10:30tatik 12:00etara.