Santiagotarrakeko haurrak bigarren Espainiako Slalom Ligan
Santiagotarrak taldeko haurrek bigarren postua lortu zuten larunbatean egin zen etorkizun oparoa izan dezaketen gazteen Slalom modalitateko Espainiako Ligako bigarren ekitaldian. Sort herrian antolatu zuten (Lleida, Herrialde Katalanak), Noguera Pallar...
Santiagotarrak taldeko haurrek bigarren postua lortu zuten larunbatean egin zen etorkizun oparoa izan dezaketen gazteen Slalom modalitateko Espainiako Ligako bigarren ekitaldian. Sort herrian antolatu zuten (Lleida, Herrialde Katalanak), Noguera Pallaresa ibaian, eta guztira bederatzi taldek parte hartu zuten, denak Haurren A eta B Mailakoak.
Klara Olazabalek lortu ditu emaitzarik bikainenak; kanoarekin zein kaiakarekin urrezko zilarrak lortu zituen, B mailakoen artean. Maila berean Daniel Ganboak eta Iñigo Etxebesteren C2ak urrea eskuratu zuen, eta Garazi Estonbak bi zilarrezko ekarri ditu etxera, C1ean eta K1ean.
Irundarren hirugarren zilarrezkoa A mailan ari den Imanol Estebanek lortu zuen, K1ean; kanoarekin hirugarren izan zen Esteban. Maila berekoen artean Aritz Dorronsorok ere oso maila ona eman zuen, K1ean brontzea, eta C1ean laugarren postua lortuz. Anne Rocha ere laugarren izan zen A mailako K1ean.
Irundarren emaitzarik onenak
Urrezko dominak:
- Klara Olazabal, B Mailako C1ean eta K1ean.
- Daniel Ganboa eta Iñigo Etxebeste, B mailako C2an.
Zilarrezko dominak:
- Imanol Esteban, A Mailako K1ean.
- Garazi Estonba, B Mailako C1ean eta K1ean.
Brontzezko dominak:
- Imanol Esteban, A Mailako C1ean.
- Aritz Dorronsoro, A Mailako K1ean.