Urruñako marmitako lehiaketa abuztuaren 28an izanen da
Urtero bezala Berttoli elkarteak marmitako txapelketa antolatu du abuztuaren 28rako, Urruñan. Parte hartzeko interesdunek abuztuaren 16a baino lehen eman behar dute izena. Partaide bakoitzak bere materiala ekarri beharko du, eta antolatzaileek patatak...
Urtero bezala Berttoli elkarteak marmitako txapelketa antolatu du abuztuaren 28rako, Urruñan. Parte hartzeko interesdunek abuztuaren 16a baino lehen eman behar dute izena. Partaide bakoitzak bere materiala ekarri beharko du, eta antolatzaileek patatak, atuna eta olioa emango dute. Lehiaketa Urruñako Herriko plazan egingo da, abuztuaren 28an, 10:00etatik 12:30era.