Denboraldi ona egin du Lierni Lekuona txirrindulariak
Lierni Lekuona Allerru Txirrindulari Taldeko txirrindulariak denboraldi bikaina egin du. Hainbat lasterketatan lehenengo hamarren artean sartzea lortu du txirrindulari gazteak. Garaipenak ere lortu ditu Lekuonak. Bizkaian hasi zen txirrindulari lezoarr...
Lierni Lekuona Allerru Txirrindulari Taldeko txirrindulariak denboraldi bikaina egin du. Hainbat lasterketatan lehenengo hamarren artean sartzea lortu du txirrindulari gazteak. Garaipenak ere lortu ditu Lekuonak.
Bizkaian hasi zen txirrindulari lezoarra emaitza onen uzta biltzen. Sopelan bigarren postua lortu zuen eta Iurretan ere podiumera igotzea lortu zuen Lekuonak. Balmasedan, berriz, laugarren izan zen, Beteluko (Nafarroa) Araxes lasterketan bezala.
Horiek ez dira izan denboraldi hasieran lortu dituen emaitza on bakarrak izan. Zamudion (Bizkaia) jokatu zuten Espainiako Kopan bosgarren izatea lortu zuen Allerruko txirrindulariak. Erdoñanan (Araba) zazpigarren izan zen Lekuona.
Atsedena eta garaipenak
Denboraldi erdialdean atsedena hartu zuen Lekuonak. Indarberrituta itzuli zen lasterketara, Euskadiko Txapelketa irabaztea lortu baitzuen. Errioxako Saria ere irabazi zuen.
Zamoran (Gaztela-Leon, Espainia) jokatu zuten Espainiako Txapelketan hiru domina lortu zituen: zilarrezko bi eta brontzezko bat.
Bestalde, Lide Lujanbio ere fin aritu da txirrindularitzan aritu den lehenengo denboraldian. Hainbat postu lortu ditu lehenengo hamahiruen artean.
