Donibaneko erabilera anitzeko eraikina Amenabar enpresak egingo du
Donibaneko Bizkaia plazan eraikiko duten lanen ardura Amenabar eraikuntza enpresak izango du. Ahobatez erabaki du Udalbatzak esleipena gaur goizean Aribazalo jauregian egin duten plenoan. Amaia Agirregabiria alkateak esan duenez, obrak “lehenbailehen” hasiko dira. Joan den martxoaren 29an egin zuten plenoan Udalbatzak argi berdea eman zion erabilera anitzeko eraikinari eta maiatzaren hasieran eraikina egiteko lanak enkatera atera zituen udalak. Balditzen artean jasota zetorren udalak aukeratzen zuen enpresak hamasei hilabete izango dituela lanak gauzatzeko. Amenabar enpresak, beraz, lanak hasten dituenean ia urte eta erdiko epea izango du eraikina bukatzeko. 1.900.000 euroko aurrekontua aurreikusi zuen orduan udalak, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen diru laguntzak direla eta, merkeago atera diezaioke. Aldundiarekin harremanetan jartzekotan geratu da Agirregabiria. Arrauna eta diru laguntzak Joan den astean Gobernu Taldeak atera zuen oharrean “kezkatuta” azaldu zen Portu Agintaritzaren jarrerarekin. Eta gai hori bera udalbatzarrean atera eta eztabaida sortu zuen. PSE-EEri ez zaio “batere zuzena” iruditzen Gobernu Taldeak izan duen jarrera, eta laguntza berriro aztertu ezean, mozio bat proposatuko duela adierazi du Izaskun Gomezek. Ezker Batuko Xabier Pombok kanpo kaiaren kontra dagoela berretsi du, baina arraun taldeek finantzaketa beharrezkoa dutela nabarmendu du. “Ez genuke kirola eta politika nahasi behar, arriskutsua da”, azaldu zuen. “Pasaitarren diruarekin ezin da zeharka babestu horrelako [...]
Donibaneko Bizkaia plazan eraikiko duten lanen ardura Amenabar eraikuntza enpresak izango du. Ahobatez erabaki du Udalbatzak esleipena gaur goizean Aribazalo jauregian egin duten plenoan. Amaia Agirregabiria alkateak esan duenez, obrak “lehenbailehen” hasiko dira.
Joan den martxoaren 29an egin zuten plenoan Udalbatzak argi berdea eman zion erabilera anitzeko eraikinari eta maiatzaren hasieran eraikina egiteko lanak enkatera atera zituen udalak. Balditzen artean jasota zetorren udalak aukeratzen zuen enpresak hamasei hilabete izango dituela lanak gauzatzeko. Amenabar enpresak, beraz, lanak hasten dituenean ia urte eta erdiko epea izango du eraikina bukatzeko.
1.900.000 euroko aurrekontua aurreikusi zuen orduan udalak, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen diru laguntzak direla eta, merkeago atera diezaioke. Aldundiarekin harremanetan jartzekotan geratu da Agirregabiria.
Arrauna eta diru laguntzak
Joan den astean Gobernu Taldeak atera zuen oharrean “kezkatuta” azaldu zen Portu Agintaritzaren jarrerarekin. Eta gai hori bera udalbatzarrean atera eta eztabaida sortu zuen. PSE-EEri ez zaio “batere zuzena” iruditzen Gobernu Taldeak izan duen jarrera, eta laguntza berriro aztertu ezean, mozio bat proposatuko duela adierazi du Izaskun Gomezek.
Ezker Batuko Xabier Pombok kanpo kaiaren kontra dagoela berretsi du, baina arraun taldeek finantzaketa beharrezkoa dutela nabarmendu du. “Ez genuke kirola eta politika nahasi behar, arriskutsua da”, azaldu zuen.
“Pasaitarren diruarekin ezin da zeharka babestu horrelako proiektu bat. Adibidez, ezin da independentziaren aldeko aldarri bat egin horrelakoetan, ez du zentzurik. Hau gauza bera da”, esan du Oihane Oronoz Bilduko kideak.
Ordezko bake epailea
Ordezko bake epailea aukeratu dute ere gaurko udalbatzarrean. Bi hilabetez Idoia Larrañaga izango da bake epaile.

