Festa giroa nagusi Santa Ana Egunean
Euriak eguneko protagonista bilakatu nahi izan badu ere, festak ez du etenik izan gaur Donibaneko Santio Jaietan. Santa Ana Eguna dute gaurkoa sanjuandarrek. Meza nagusia egin dute goizean Santa Ana ermitan eta hamarnaka herritar hurbildu dira bertara. Arratsaldean, bestalde, haurrak eta gazteak izaten ari dira protagonistak. Izan ere, Arrantza txapelketa egiten ari dira Bonantzan eta Santiago plazan. Beranduago, askaria banatuko dute bertara hurbildu diren haurren artean. Habanera emanaldia, kolokan Santiago plazan 22:30ean egingo duten VII. Habanera emanaldia kolokan dago eguraldiaren ondorioz. Jai batzordea 18:00etan bilduko da zer egin erabakitzeko. Bihar San Pantaleon eguna dute Donibanen eta urteroko ohiturari jarraituz, Aiton-amonen bazkaria egingo dute 14:00etan. Jarraian musika eta dantza egongo dira giroa alaitzeko. 19:00etan, berriz, sardina jatea egingo dute herriko koadrilen eskutik. Etzi atseden hartuko dute sanjuandarrek.
Euriak eguneko protagonista bilakatu nahi izan badu ere, festak ez du etenik izan gaur Donibaneko Santio Jaietan. Santa Ana Eguna dute gaurkoa sanjuandarrek. Meza nagusia egin dute goizean Santa Ana ermitan eta hamarnaka herritar hurbildu dira bertara. Arratsaldean, bestalde, haurrak eta gazteak izaten ari dira protagonistak. Izan ere, Arrantza txapelketa egiten ari dira Bonantzan eta Santiago plazan. Beranduago, askaria banatuko dute bertara hurbildu diren haurren artean.
Habanera emanaldia, kolokan
Santiago plazan 22:30ean egingo duten VII. Habanera emanaldia kolokan dago eguraldiaren ondorioz. Jai batzordea 18:00etan bilduko da zer egin erabakitzeko. Bihar San Pantaleon eguna dute Donibanen eta urteroko ohiturari jarraituz, Aiton-amonen bazkaria egingo dute 14:00etan. Jarraian musika eta dantza egongo dira giroa alaitzeko. 19:00etan, berriz, sardina jatea egingo dute herriko koadrilen eskutik. Etzi atseden hartuko dute sanjuandarrek.

