Graffititik surfera… Erakusketa berria Mendi Zolanen
Sebastian Allary Hendaian bizi den artista frantsesak L’Art du TAG erakusketa zabalduko du gaur Mendi Zolan kulturgunean, eta abuztuaren 12ra bitartean bisitatu ahalko da, doan. Pasio handiko artista da Allary, ohiko graffitia zein kolore biziko Free...
Sebastian Allary Hendaian bizi den artista frantsesak L’Art du TAG erakusketa zabalduko du gaur Mendi Zolan kulturgunean, eta abuztuaren 12ra bitartean bisitatu ahalko da, doan. Pasio handiko artista da Allary, ohiko graffitia zein kolore biziko Free Style lantzen dituena. Bere lanak surf munduarekin harreman estua dute.
Allary Paris kanpoaldean jaio zen 1973an, eta oso gazte zela ezagutu zuen hip-hop musika. Hamasei urterekin TAG teknika ikastea erabaki zuen, eta hortan zela deskubritu zuen graffitiaren mundua, Parisen.
1994an Euskal Herrira bizitzera etorri zenean, surf taulak apaintzen eta koadroak margotzen hasi zen. Bere talentoa Hendaiatik kanpora ezaguna egin zen. Herrian Hondartzako eskolarekin lan egin izan du. Mendi Zolan kulturgunearen inaugurazioan performance artistikoa landu zuen.
Mendi Zolan kulturgunea astelehenetik larunbatera irekirik dago, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 19:00etara. Informazio gehiagorako deitu 05.59.48.30.49 telefono zenbakira.
