Hirigintza plana aztertuko dute biharko udalbatzarrean
Ikasturte politikoa bukatzeko ezohiko udalbatzarra egingo du etzi arratsaldean Lezoko Udalbatzak. Ohi bezala, 19:30ean hasiko da udalbatzarra. Puntu bakarra jorratuko dute bertan. Hirigintza planaren testu bateratuari zuzenketak egiteko egin dute udalb...
Ikasturte politikoa bukatzeko ezohiko udalbatzarra egingo du etzi arratsaldean Lezoko Udalbatzak.
Ohi bezala, 19:30ean hasiko da udalbatzarra. Puntu bakarra jorratuko dute bertan. Hirigintza planaren testu bateratuari zuzenketak egiteko egin dute udalbatzarraren deialdia.
Pasa den apirilaren 8an onartu zuen aurreko Udalbatzak testu bateratu hori, Gipuzkoako Foru Aldundiak horrela eskatuta. Orain zuzenketak aurkeztu dizkiote. Berez, hirigintza planaren azkeneko tramitea da testu bateratua.
