Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Indarkeria gaitzetsi eta elkarrizketa babestu du plenoak

“Edozein dela ere bere jatorria eta izaera, indarkeria politika egiteko edo helburu politikoak lortzeko erabiltzea” gaitzetsi zuen atzo Udalbatzak PSE-EE, EAJ, EB eta PPren aldeko botoekin. “Arbuio honek, ETA barneratzen du, pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasuna urratzen dituzten jokabideak erabiltzeagatik”, esan zuen EAJko Maite Peñak, mozioa aurkeztu zuten PSE-EE, EB eta EAJ alderdien izenean. Halaber, elkarrizketaren alde egin zuen plenoak “horren bidez indarkeriari  amaiera emateko aukera egokia sortzen bada, berarekin bukatzeko benetako borondatean oinarrituz eta nahi hori argi eta garbi azaltzen duten jarrerak ikusten badira”. PPk ETAren indarkeria gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen herenegungo udal osoko bilkuran, baina PSE-EE, EAJ eta EBk mozio alternatiboa aurkeztu zuten eta horrek egin zuen aurrera aurkeztu zuten hiru alderdi politikoen eta PPko bi zinegotzien aldeko botoekin. Mozio alternatiboaren helburua “adostasun ahalik eta zabalenera heltzea da sentsibilitate guztiak errespetatuta”,  esan zuen Peñak. Gaineratu zuenez, “badirudi lortu dugula,  gehiengoak bat  egin duelako mozioarekin”. EBko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek, udalak “gizarteak pakea lortzeko duen desioa  egi bihurtzeko protagonista aktiboak» izan behar duela esan zuen. Halaber, ezberdintasunik gabe “biktima guztien sufrimendua aitortu” behar dela eta alderdi interesen arabera “azken horiek politikoki ez erabiltzeko”  eskatu zuen Ferradasek. Eskubide zibil eta politikoak Bildu koalizioak ez zuen mozioaren bozketan parte hartu, bai, [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2011/07/27

“Edozein dela ere bere jatorria eta izaera, indarkeria politika egiteko edo helburu politikoak lortzeko erabiltzea” gaitzetsi zuen atzo Udalbatzak PSE-EE, EAJ, EB eta PPren aldeko botoekin. “Arbuio honek, ETA barneratzen du, pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasuna urratzen dituzten jokabideak erabiltzeagatik”, esan zuen EAJko Maite Peñak, mozioa aurkeztu zuten PSE-EE, EB eta EAJ alderdien izenean.

Halaber, elkarrizketaren alde egin zuen plenoak “horren bidez indarkeriari  amaiera emateko aukera egokia sortzen bada, berarekin bukatzeko benetako borondatean oinarrituz eta nahi hori argi eta garbi azaltzen duten jarrerak ikusten badira”.

PPk ETAren indarkeria gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen herenegungo udal osoko bilkuran, baina PSE-EE, EAJ eta EBk mozio alternatiboa aurkeztu zuten eta horrek egin zuen aurrera aurkeztu zuten hiru alderdi politikoen eta PPko bi zinegotzien aldeko botoekin.

Mozio alternatiboaren helburua “adostasun ahalik eta zabalenera heltzea da sentsibilitate guztiak errespetatuta”,  esan zuen Peñak. Gaineratu zuenez, “badirudi lortu dugula,  gehiengoak bat  egin duelako mozioarekin”.

EBko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek, udalak “gizarteak pakea lortzeko duen desioa  egi bihurtzeko protagonista aktiboak» izan behar duela esan zuen. Halaber, ezberdintasunik gabe “biktima guztien sufrimendua aitortu” behar dela eta alderdi interesen arabera “azken horiek politikoki ez erabiltzeko”  eskatu zuen Ferradasek.


Eskubide zibil eta politikoak
Bildu koalizioak ez zuen mozioaren bozketan parte hartu, bai, ordea eztabaida prozesuan. EAJ, EB eta PSE-EEk aurkeztutako “testuaren edukiekin” bat egiten dutela azaldu zuen Garazi Lopez Etxezarretak, “baina testuak jaso beharko lukeen guztia jasotzen ez duela pentsatzen dugu. Bakeaz eta demokraziaz ari garenean, eskubideen inguruan ari gara, eskubide zibil eta politikoak errespetatu eta egikaritzeaz ari gara”. Horren harira, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren Oarsoaldeko hamasei gazteak ekarri zituen gogora Lopez Etxezarretak “horiek ere badituztelako eskubideak”.

Bildu koalizioaren ustez, “herria anitza da, eta mozio horrek ez du aniztasuna errespetatzen. Adostasuna bilatu beharrean, zatiketa bilatzen du mozioak”.
Euskal Herrian zabaldu den garai politiko berria bultzatzeko konpromisoa sorreratik hartua duela Bilduk eta “udal honetatik euskal herritar guztien eskubideen aitortza eta errespetuan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko”  lan egingo dutela gogorarazi zuen Lopez Etxezarretak.
Amaitzeko, eragile guztiei elkarrizketa politikoan murgiltzeko deia egin beharko lieke udalak Bildu koalizioaren aburuz: “Horretarako, eragile guztiek aukera berak izango dituzten elkarrizketa mahaia osatu beharko litzateke”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.