Alardearen ohiko ibilbidea egitea debekatu dio Herrizaingo Sailak Jaizkibel konpainiari
Jaizkibel konpainiak erabaki “onartezina” dela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak entseguetako eta Alardeko ibilbidetan aldaketak egiteko azaldutako argudioa. Konpainiaren arabera, erabakiaren iraganeko “konfrontazio eta bazterketara” itzuli nahi da. “Hori dela eta, ez dugu onartuko. Ez dugu utziko arazorik ez dagoen tokian beldurra sor dezaten, elkarbizitza dagoen lekuan liskarra izatea. Elkarbizitza da gure helburua”, adierazi zuen konpainiako kide den Garoa Lekuonak, asteazken arratsaldean Jaizkibel konpainiak Santa Maria ateaurrean eman zuen prentsaurrekoan. Atzerapausorik ez onartzeko eskatu diete Hondarribiko herritarrei, alderantziz, “jaiaz gozatzen eta beren eskubideak defendatzen jarrai dezaten eskatu nahi diegu, eta Jaizkibel konpainian desfilatzera animatu. Izan ere, gure helburua lortu ez dugun arren, urrats handiak egin dira berdintasunaren bidean”. Mezu argia egin diete erakundeei, “irtenbidearen alde egin dezaten eskatzen diegu, Hondarribiko alkateak orain arte egin ez duen bezala. Liskarrak sortu beharrean konponbidearen alde egin dezatela nahi dugu”. Herrizaingo Sailak segurtasun arrazoiengatik egin ditu moldaketak, eta Jaizkibel konpainiari ez ezik, Alarde tradizionalari ere eragiten diote. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu den Rodolfo Aresen esanetan, “ez dugu iraganeko eztabaidarik hasi nahi, alderantziz baizik. Alardea ahalik eta segurtasun eta normaltasun handienarekin egitea bermatu nahi dugu, bai ikusleentzat eta baita parte hartzaileentzat ere. Bien arteko elkarbizitza ziurtatu nahi dugu”. Erantzunaren zain Jaizkibel konpainiak Herrizaingo Sailaren [...]
Jaizkibel konpainiak erabaki “onartezina” dela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak entseguetako eta Alardeko ibilbidetan aldaketak egiteko azaldutako argudioa. Konpainiaren arabera, erabakiaren iraganeko “konfrontazio eta bazterketara” itzuli nahi da. “Hori dela eta, ez dugu onartuko. Ez dugu utziko arazorik ez dagoen tokian beldurra sor dezaten, elkarbizitza dagoen lekuan liskarra izatea. Elkarbizitza da gure helburua”, adierazi zuen konpainiako kide den Garoa Lekuonak, asteazken arratsaldean Jaizkibel konpainiak Santa Maria ateaurrean eman zuen prentsaurrekoan.
Atzerapausorik ez onartzeko eskatu diete Hondarribiko herritarrei, alderantziz, “jaiaz gozatzen eta beren eskubideak defendatzen jarrai dezaten eskatu nahi diegu, eta Jaizkibel konpainian desfilatzera animatu. Izan ere, gure helburua lortu ez dugun arren, urrats handiak egin dira berdintasunaren bidean”. Mezu argia egin diete erakundeei, “irtenbidearen alde egin dezaten eskatzen diegu, Hondarribiko alkateak orain arte egin ez duen bezala. Liskarrak sortu beharrean konponbidearen alde egin dezatela nahi dugu”.
Herrizaingo Sailak segurtasun arrazoiengatik egin ditu moldaketak, eta Jaizkibel konpainiari ez ezik, Alarde tradizionalari ere eragiten diote. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu den Rodolfo Aresen esanetan, “ez dugu iraganeko eztabaidarik hasi nahi, alderantziz baizik. Alardea ahalik eta segurtasun eta normaltasun handienarekin egitea bermatu nahi dugu, bai ikusleentzat eta baita parte hartzaileentzat ere. Bien arteko elkarbizitza ziurtatu nahi dugu”.
Erantzunaren zain
Jaizkibel konpainiak Herrizaingo Sailaren ebazpena asteartean jaso zuen, eta haren arabera, larunbatean hasiko dituzten entseguetan San Pedro kaletik igarotzea debekatzen zaie. Horren ordez, ondoko kaletik, Zuloaga kaletik joatea agintzen diete. Jaizkibel ez dago onartzeko prest, gainera, Aiora Mitxelena aurtengo kantinera San Pedro kaleko bizilaguna da. Hilaren 8an aldiz, Alarde egunean, ezingo dute Gernikako Arbola parke ingurutik pasa. Erabakia betetzen ez badute, Herrizaingo Sailak 3.000 euroko isuna jar diezaieke Jaizkibel konpainiakoei.
Ebazpena Herrizaingo Sailarena bada ere, Hondarribiko Udaltzainburuak 2011ko abuztuaren 25ean igorritako txosten batean oinarritzen da. Herrizaingo Sailaren ebazpenean aurrekari batzuk aipatzen dituzte, eta besteen artean 2007. urtean Ertzaintzak egindako txosten bat nabarmentzen da. Horretan esaten da Alarde tradizionala eta Jaizkibel ez direla bateragarriak, eta elkartzean sor daitezken tentsioak ekiditearren aldaketak egin behar direla ibilbideetan eta ordutegietan. Horrela, Jaizkibel konpainiak helegitea jarri du ebazpenaren kontra eta larunbata baino lehen erantzuna jasotzea espero dute.