Altamira jaietan murgildu da
Altamirako jaiak
Atzo arratsaldeko zazpietan txupinazoarekin hasi ziren Altamirako jaiak eta Altzate auzo elkarteko erraldoi eta buruhandien konpartsarekin primeran pasa zuten txikienek. Eneko, Joannes, Kaxkagogor eta Belarrimotz buruhandiak Tomas garbizu musika eskolako txistulariak lagun zituztela auzoan zehar ibili ziren.
Gaurkoan eguraldia lagun ez badute ere, jaiak ez du etenik eta arratsalderako V. truk txapelketa antolatu dute 16:30etatik aurrera. Ordu berean hasiko dira txikienentzako ur jokoak igerilekuan. 17:00etan berriz, poney eta zezentxoak izango dira auzoko anfiteatroan.
Gaua maite dutenek ere izango dute zer egin eta zer ikusi gaurkoan Altamiran, izan ere danborrada, zezen suzkoa eta Altzate igerilekuaren aparkalekuan ska kontzertua antolatu baitute. Nahikoa izan ez dutenek Altzate auzo elkartean amaitu dezakete parranda, gaupasa egingo dute bertan eta.