Beti Onaren txapelketaren finalak, bertan behera
Astean zehar hainbat lehia jokatzen ibili ondoren, Beti Onak antolatutako Oarsoaldea Txapelketaren finalak gaur jokatu behar zituzten. Hirugarren postuarengatik borrokatu behar zuen talde antolatzaileak eta Rotetari egin behar zion aurre. Partida 10:00...
Astean zehar hainbat lehia jokatzen ibili ondoren, Beti Onak antolatutako Oarsoaldea Txapelketaren finalak gaur jokatu behar zituzten. Hirugarren postuarengatik borrokatu behar zuen talde antolatzaileak eta Rotetari egin behar zion aurre. Partida 10:00etan hastekoa zen, baina bertan behera geratu da, eguraldiagatik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euri jasen ondorioz zelaia ez dago jokatzeko moduan.
Txapelketako garailea nor den ere beste batean erabakiko dute, 12:00etako partida ere atzeratu baituta. Behobia eta Beti Gazteren artean erabakiko da irabazlea.